- Barruko espazio gehienetan maskara derrigorrezkoa ez izan arren, zenbait pertsonek eramaten jarraitzea erabaki dute, osasuna, lasaitasuna edota ohitura argudiatuz. Adituen ustez baliagarri izaten jarraitzen du musukoak, nahiz eta gainerakoek ez erabili, birusak intzidentzia maila handiarekin zirkulatzen jarraitzen duen une honetan babes indibidual eta kolektiboa eskaintzen duelako.

Marcos López Hoyos Espainiako Immunologia Elkarteko (SEI) presidenteak azaldu duenez, sintomatologia dutenek -ez soilik covidaren sintomak dituztenek, baita katarroa edota gripea dutenek ere- beti erabili beharko omen lukete barrualdeetan, fluidoak bota ez ditzaten eta, ez daramatenen ingurunea infekzioetatik babesteko.

López Hoyosek ohartarazi duenez, ospitaletako okupazioa hazi egingo omen da, “gainezka egiten ari garelako” eta, jendea txertoekin babestuta dagoelako covid erauntsi bortitzik espero ez duen arren. Barrualdetan maskara erabiltzearen neurria mantendu egin beharko litzatekeela iruditzen zaio, “Gabonetakoa bezain gogorra izatea espero ez duen” olatu berri bat etortzeko arriskuaren aurrean.

Bestalde, Vicente Martín Medikun-tza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedradun eta Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkarteko (Semergen) Covid taldeko kideak maskara erabiltzen jarraitzea defendatzen du, herritar gehienek bestelako jarrera hartu arren; berak argi nabarmendu du, gainerakoek erabiltzen ez badute ere, musukoa oso mesedegarria dela. Martinen iritziz, barrualdetan maskara kentzeko, zenbateko aire kopurua partekatzen den hartu beharko litzateke kontuan; izan ere, “pertsona bakoitzeko zenbat eta metro kubiko gutxiago, orduan eta gaixotzeko eta infektatzeko arrisku handiagoa baitago”.

Medikuntza Prebentiboan eta Osasun Publikoan aditua den honek adierazi duenez, Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gimnasioak leudeke arrisku handieneko tokien artean, “jendeak korrika egiten duelako, haizea bota, arnasa maizago hartzen duelako, indar gehiagoz aerosol gehiago sortuz. Beraz, oso gomendagarria da FFP2 maskara erabiltzea, ondo babesten duena eta kutsatzea zailtzen duena”.

Gainerako herritarrek zer egiten duten kontuan hartu gabe musukoa eramatea gomendagarria den beste arrisku-gune batzuk, honako hauek dira: jatetxeak, tabernak, hotelak, bigarren eskuko merkatuak, elizkizunak eta maskota-dendak.

Martinek argi adierazi du, zenbat eta jende gehiagok ipini, maskara orduan eta mesedegarriago bihur-tzen dela, eta erabiltzaileen portzentaia hori %80ra iristen denean, taldeko immunitatea bezalakoxea dela; transmisio-katea mozten duen ezkutua bailitzan funtzionatzen du, eta daraman norbait infektatuz gero, kutsatzen ez duenez, txertoa hartu ez dutenak ere babesten arituko da.

Adituaren iritziz, ikastetxeetan maskara mesederako bai, baina ez da horren eraginkorra, haurrek nekez eramaten dutelako maskara behar bezala ipinita. Martinen ustez, ikastetxeetan arazoak erabat bestela fun-tzionatzen du, eta irakasleak babesten omen ditu ikasleak, berak duelako kutsatzeko arriskurik handiena, ozen hitz egiten duelako, ahoskatzerakoan aerosol gehiago botatzen dituelako eta agerraldiak sortzeko arrisku handiagoa dagoelako.

Mejor una FFP2. La FFP2 es más efectiva porque cierra, hace el vacío y es muy difícil el contagio aunque depende de la cantidad de virus que haya en el ambiente.

Protección. Algunos estudios estiman la protección de las mascarillas FFP2 en 27 horas mientras que las de tela protegen solo 27 minutos. Los expertos creen que estos datos son discutibles e insisten que sea cual sea la mascarilla que se utilice, “vale más tenerla que no tenerla”.

Uso reciclado. Sobre el uso reciclado también dice que es mejor llevar una mascarilla muy usada o mal puesta que no llevarla aunque lo ideal es colocársela bien, tapando boca y nariz y cerrando los huecos porque de ello dependerá su efectividad.

Fatiga. Expertos creen que la eliminación de la mascarilla en interiores responde a la fatiga pandémica.