Emausek bigarren eskuko denda zabaldu du Garberan
Arroparen berrerabilpena sustatzea helburu duen saltokia urtarrilaren 15era arte egongo da bertan
- Emaús Gizarte Fundazioak bigarren eskuko arropa denda bat ireki du Donostiako Garbera merkataritza-gunean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin. Heritagek “ekonomia zirkularra, ingurumena zaintzea eta elkartasuna” kontzeptuak uztartzen ditu eta moda jasangarria gipuzkoarrei hurbilduko die. “Denda iragankorra” da, eta urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak atzo adierazi zuenez, “Gipuzkoa ekin-tzara igaro da, bigarren eskuko arropa herritarrengana hurbilduz, aukera bat izateaz gain, ehungintzaren inpaktua, funtsezkoa dena, berrerabiltzea eta gelditzea ahalbide-tzen duela ikusarazteko”.
Era berean, Asensiok azpimarratu zuen bigarren eskuko arropa “erosteko beste aukera bat” dela herritarrentzat. “Iraunkortasunarekiko, ekonomia zirkularrarekiko, tokiko enpresa eta elkarteekiko eta, batez ere, enplegu sozialaren sorrerarekiko konpromisoaren aldeko apustu garbia”, gaineratu zuen Ingurumeneko diputatuak.
Temas
Más en Sociedad
-
Más de un centenar de vehículos participan en la XVI Travesía Don Bosco
-
Pensionistas decidirán el martes más movilizaciones para exigir una pensión mínima igual al SMI y aumentos conforme IPC
-
Trece comunidades, Ceuta y Melilla en aviso por lluvias, nieve, y viento este domingo por la borrasca 'Marta'
-
Euskara, hizkuntza bat baino askoz gehiago: kohesioa, identitatea eta etorkizuna