- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hondakinak Prebeni-tzeko Europako Astea dela eta, Ekonomia Zirkularra Modelatuz sariaren hirugarren edizioa gauzatu du. Bertan, lurraldeko Lanbide heziketako hamahiru ikastetxetako ikasleek eskultura ezberdinak sortzeko aukera izan dute, horretarako material birziklatuak erabili dituztelarik. Horretarako, gazteek irakasleen laguntza izan dute, eskultura hausnartu, diseinatu eta egiteko. Programa honen helburua, zentro horietako ikasleak “sentsibilizatu” eta “filosofia hori zabaltzea” izan da. Hala, atzo goizean, Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak diplomak banatu zizkien ekitaldi batean parte-hartzaile guztiei.

Kontzientziazioa. Ekintza honekin, gazteek hondakinak produktu berriak egiteko baliabide eta lehengai gisa duten balioaz kon-tzientziatzea lortu nahi izan da, ekonomia zirkularra oinarri izanik.

Guztira, 13