Badalab zentroa euskara indartzeko
Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategia Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenaren arteko lankidetzan, euskararentzat aukera berriak aurkitzeko proiektua sortu dute. Errenterian izango dute egoitza eta hizkuntz gutxituak biziberritzeko erreferentzia izan nahi dira.
Jomuga horrekin abiarazi zuten atzo proiektu berri hau, Markel Olano diputatu nagusia bertan zela, euskal erakundeetako eta euskalgintzako hainbat ordezkarik Foru Aldundian antolatutako sinadura ekitaldian, izan ere, bertan osatu baitzuten zentro honek oinarrian izango duen par-tzuergoa.
Etorkizuna Eraikizen egitasmoaren baitan garatuko den zortzigarren proiektu estrategiko honek euskararen biziberritze prozesuan berrikun-tza eta esperimentazioaren aldagaiak txertatzea izango du helburu, eta aldi berean, gizarte berrikuntza prozesuetan hizkuntzaren aldagaia kokatzea. Ildo horretan, euskararentzat aukera berriak identifikatu eta horietan eragiten saiatuko da, prototipo berriak sortuz. Gainera, hizkuntza teknologiarekin esperimentatzea ere izango du jomugan.
Helburu horietatik abiatuz, Badalabek hiru emaitza nagusi lortu nahi ditu bere jardunarekin. Alde batetik, euskara indartuko duen ekosistema eraberritu eta aberatsagoa lortzea, eragile berri eta anitzen partaidetzarekin, etengabe sortzen diren testuinguru berrietan euskara presente egon dadin eta eremu horietan bere erabilera areagotu dadin. Bigarrenik, prototipo eta gizarte proposamen “ausartak” gauzatzea, bide berriak zabalduko dituzten proiektu eta ekimen berritzaileak euskaraz abiarazteko. Eta azkenik, narratiba berriak eta euskarazko “bizipen zirraragarriak” sorraraztea, formatu eta testuinguru anitz eta digitalean.
Badalabek hasieratik garatuko du Euskal Herriko mugez haratago erreferen-tzia bilakatzeko bokazioa, egitasmo aitzindaria izango baita nazioartean.
“Esperimentaziorako baliabideak eta testuinguruak sortu behar ditugu elkarlanean, horrela bakarrik lortuko baitugu erronka horiei modu arrakastatsuan erantzun eta euskararen etorkizuna bermatzea. Garai berriek tresna, proiektu eta baliabide berriak eskatzen dituzte, eta ahalegin horretan akuilu lana egitera dator Badalab”, azaldu zuen Olanok.
Kideak. Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano; Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikako sailburua, Bingen Zupiria; Errenteriako alkatea, Aizpea Otaegi; Kontseiluako idazkari nagusia, Paul Bilbao; Soziolinguistika Klusterreko zuzendari nagusia, Imanol Larrea; EITBko zuzendari nagusia, Andoni Aldekoa; UPV/EHUko errektorea, Eva Ferreira; ArantzazuLABeko zuzendari nagusia, Naiara Goia; Languneko zuzendari nagusia, Lohitzune Txarola; eta Euskaltzaindiako presidentea, Andres Urrutia.
“Tresna eta baliabide berriak sortzeko ahalegin horretan akuilu lana egitera dator Badalab”
Gipuzkoako diputatu nagusia
Temas
Más en Sociedad
-
El Gobierno español iniciará la retirada y destrucción de vehículos dañados en la DANA
-
Un estudio confirma que irse a dormir pronto mejora el rendimiento físico
-
El Mar Cantábrico se 'tropicaliza' y marca un registro histórico de 26 grados en Pasaia
-
El nuevo registro de alquileres de corta duración supera las 3.000 solicitudes en Euskadi, con 2.605 para fin turístico