Gipuzkoako hotelak, uda "konplexu baina itxaropentsu" baten aurrean
- Okupazioa %60 ingurukoa izatea aurreikusi dute, urte hasiera "etsigarria" pasa ondoren; urtarriletik maiatzera bitartean plazen okupazio-maila %27,5ekoa izan baita, 1993tik honako txikiena, fakturazioa ere %58,9 jaitsiz. Adegiren arabera, urteko lehen bost hilabeteetan, bisitarien kopuruak %65eko batez besteko beherakada izan du 2019rekin alderatuz gero; kopuru hori zehaztuz, atzerritarren bisitaldiak %80,6 jaitsi dira eta gainerako autonomia erkidegoetatik etortzen direnen kopurua berriz,%46.
Batez besteko egonaldiari erreparatuz, maiatzean 1,66 egunekoa izan zen, hau ere 1993tik izan den daturik txikiena; lehen bost hilabeteak guztira hartuta, 1,71 egunekoa izan da, 2019an baino 0,20 egun gutxiago egonaldiko.
Maiatzean, plazen %27,5eko okupazio-maila izan zuten hotelek, 2019ko hilabete berean baino 36 puntu gutxiago, eta 1993az geroztik izandako txikiena, orduan %25,1ekoa izan baitzen, baina orduan hotel-eskaintza nabarmen txikiagoa zen eta hainbat itxita egoten ziren garai horretan, Adegik azaldu duenez. Logelen okupazioa %33,7koa izan zen, 2019an baino 41,9 puntu txikiagoa.
Datu horiek kontuan izanda, urtarriletik maiatzera bitartean ostatu-zerbitzuen batez besteko fakturazioak %58,9 egin du behera.
Zenbakiak zenbaki, Gipuzkoako hotelen "helburu nagusia, posizionamendua sendotzea, xede-publikoa fidelizatzea, eta %60 ingurukoa izatea espero duten okupazioa irabaztea" izango dela uste du patronalak.
Birusa prebenitzeko administrazioak hartutako "higiene eta osasun protokoloak zorrotz" betetzen dituzte gure lurraldeko hotelek, Adegik gogorarazi duenez. Bide batez, sektore horrek lurraldeko ekonomiari egiten dion ekarpena, eta beste jarduera batzuetan (ostalaritzan, merkataritzan, taxi-ekipamenduetan, etab.) duen "trakzio-gaitasuna" azpimarratu zituen.
Adegik eskaria goiz detektatzeko sistema bat garatu duela adierazi zuen, eskaera horrekin "bat datorren" promozioa diseinatu ahal izateko eta, aldi berean, bezeroei PCR proben kudeaketa errazteko zerbi-tzuak ere eskainiko omen dituzte.
Elkarteak "udazkenari aurre egiteko, MICE ekitaldien informazio zehatz eta aurreratuak" eskatu zituen, "eskaintzaren igoera nabarmena" izan duen eta "Euskadiko gainerako lurraldeetakoa baino urtaro-eredu handiagoa" erakutsi duen lurraldean gaudela gogoratuz.
Temas
Más en Sociedad
-
La Escuela Pública Vasca tendrá menos alumnos por aulas y más docentes
-
Colectivos trans piden al Constitucional que avale su ley y no legalice la transfobia
-
Detenido el abuelo de una menor por agresión sexual continuada y almacenar pornografía en Gijón
-
El Papa confirma que eligió su nombre por León XIII y su 'Rerum novarum'