Gipuzkoako Foru Aldundiak landa-inguruneko lurren digitalizazioa bultzatuko du
- Eider Mendoza foru bozeramaileak atzo Donostian emandako prentsaurrekoan iragarri zuenez, Foru Gobernuaren Kontseiluak argi berdea eman dio landa-lurzoruko lursailak mugatzeko deialdiari, aurten 225.000 euro bideratuz.
Landa-inguruneko jabegoen mugak hobeto defini-tzea eta eguneratzea da Aldundiak martxan jarriko duen egitasmo honen helburua. Horretarako, dauden mugak eta mugarriak behar bezala identifikatu eta horien kartografia digitala egingo da.
Mendozak azaldu zuenaren arabera, hamarkada baten buruan "Gipuzkoako landa-lur guztien kokapenak GPS bidez geoerreferentziatuta egotea" da Aldundiaren asmoa.
Gipuzkoako lurren %90 landa-lurzoru dira, eta historikoki espazio horiek baserriari lotuta egon dira. Azken hamarkadetan, ordea, Gipuzkoako gizartearen urbanizazio-prozesuak jabego-esparruen eta horien mugarrien gaineko ezagutza galtzea ekarri du.
Egitasmo honetarako aurreikusitako hamar urteko inbertsioa 3 milioi eurokoa da (300.000 euro urtean); udalerri bakoitzak jarri beharko du gainerako % 50a, eta proiektuak ez du inolako kosturik izango lurren jabeentzat.
"Asmo handiko proiektua da, Aldundiak eraldaketa digitalaren alde egin duen apustua landa-eremura ere zabalduko duena", eta datu-base eguneratu bat izatea baliatuko du, "errealitatera egokitutako bultzada eta plangintza politika eraginkorrak eta berritzaileak har-tzea" erraztuko duena.
Digitalizazio-prozesua konplexua izango da, lursailak banan-banan bisitatuko baitira, mugak ezarri, koordenatuak jaso eta mugarriak kontuan hartuz.
Temas
Más en Sociedad
-
Presunta víctima del masajista de Donostia contó lo ocurrido a sus amigas en el colegio y le animaron a denunciar
-
La Diputación Foral de Gipuzkoa muestra su compromiso con Via Irun
-
El verano de 2025, el más cálido desde 1961, superando al de 2022, con 33 días de ola de calor y seco
-
Así es Diella, la ministra generada por IA a la que Albania encarga combatir la corrupción