Síguenos en redes sociales:

Euskaltzaindiak Baionako manifestaldirako deia egin du

- Frantziako Konstituzio Kontseiluak hizkuntza gutxituen legearen inguruan hartu duen erabakiaren aurrean, Euskaltzaindiaren zuzendaritzak larunbat honetan Baionan deituta dagoen manifestaldian (LAUGA gela, 16.00) parte hartzeko deia egin zuen atzo ohar baten bidez.

2021eko apirilaren 8an, Fran-tziako Asablea Nazionalak Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko legea onartu zuenean Euskaltzaindiak “aurrerapausoa” zela adierazi zuen, baina kezka ere agerrarazi zuen Asanblea Nazionaleko 60 diputatuk Konstituzio Kontseiluan aurkeztu zuten helegiteagatik.

“Konstituzio Kontseiluak hartutako erabakia deitoragarria da, frantsesaz gain, bestelako hizkuntzak erabiltzen dituzten herritarrak baztertzen dituelako eta hizkuntza gutxiagotuak biziberritzearen alde ari direnen eginahalak oztopatzen dituelako”, salatu zuen Euskaltzaindiak.