- Bihotzdun Enpresak proiektuarekin laguntasuna eskatzeko atzo izan zuen Caritas Gipuzkoak lehen bilera gure lurraldeko enpresa-munduarekin, laneratzeko eta egoera ahulean dauden pertsonak eta familiak gizarteratzeko prozesuetan laguntzeko eratu duten . Bartzelona buru zelarik Estatuko beste hainbat probintziatan orain urte batzuk abian jarritako ekimen hau estreinakoz aurkeztu zen Gipuzkoan, Merkataritza Ganberaren egoitzan egindako bilkuran.

Jose Emilio Lafuente Caritas Gipuzkoako idazkari nagusiak eta Kontxi Elexpe erakundeko administratzaileak eman zuten proiektuaren berri, prozesu horietan parte hartu nahi duten enpresa txiki zein handiei zuzenduta dagoela azalduz.

Euren "elkartasun, justizia, errespetu eta berdintasun" balioak partekatzen dituzten konpainiei "eran-tzukizun sozial korporatiboko ekin-tzak" egitea proposatu zien Caritasek, besteak beste enpresetan praktikak egitea erraztea edota lankidetza hitzarmenak sinatzea.

Egitasmo honek eskaintzen duen beste aukera bat lanean trebatzeko eta gaitzeko ibilbidea Caritas Gipuzkoan bete duten pertsonak kontratatzea da. "Bihotzdun enpresetan parte hartzea apustu bat da, erronka bat, itxaropena. Ekimen hau, eragile ekonomikoak gizarte-ongizatearen garapenean inplika-tzeko beste modu bat da. Jakina, kolektibo guztiei gizarteratzeko aukerak eskaintzen dizkien gizartea eraikitzerako orduan lagungarri da, eta enpresek gizarte justuago, solidarioago eta inklusiboago baten alde duten konpromisoa indartuko du", nabarmendu zuen Caritasek prentsa ohar batean.

Duela urte batzuk Estatu mailan abian jarritako 'Bihotzdun Enpresak' ekimena lehenengo aldiz aurkeztu dute Gipuzkoan