Peajeen kontra Urretxu eta Zumarragan
- Atzo eguerdian manifestazioa egin zen Urretxu eta Zumarragako kaleetan, A-636 (Beasain-Bergara) Peajerik Ez plataformak deituta.
Aldundiak aipatutako errepidean bidesariak jartzeko asmoa du eta 200 bat lagunek bi herrietako kaleak zeharkatu zituzten bidesari horien aurka.
Bi herrietan azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 400 koronabirus kasu baino gehiago egon direnez, urretxuarrak ezin dira Urretxutik atera eta zumarragarrak ezin dira Urretxutik atera. Hori dela eta, zumarragarrek Zumarragako kaleak zeharkatu zituzten eta urretxuarrek Urretxukoak. Zumarragarrak Kalebarrenetik abiatu ziren eta urretxuarrak Areizagatik. Bi taldeak Isabeleko zubian elkartu ziren, bakoitza zubiaren bere aldean. Bertan amaitu zen manifestazioa.
Temas
Más en Sociedad
-
Consecuencias de la borrasca Oriana en Gipuzkoa: sobre todo, caída de árboles
-
Unos 5.000 médicos piden en Madrid la dimisión de Mónica García y un Estatuto Marco propio
-
Detenido en Gipuzkoa por estafar a una amiga para que le comprara un coche
-
La Ertzaintza prosigue la investigación tras aparecer un cadáver en Donostia