Akademiak lurralde-ordezkari berriak ditu
Euskaltzaindiak Sagrario Aleman izendatu du Nafarroan eta, Jean-Baptiste Coyos, Iparraldean
- Euskaltzaindiak 2021-2024 aldiko lurralde-ordezkariak izendatu zituen atzo, prentsa-ohar baten bidez jakinarazi zuenaren arabera. Gipuzkoari dagokionez, ordezkaria ez da aldatuko datozen urte horietan eta beraz, Miriam Urkiak jarraituko du lan hori egiten.
Araban ere ez du inolako aldarik egingo Akademiak eta Roberto González de Viñasprek jarraituko du lurralde horretako ordezkari gisa. Nafarroan aldiz, ordezkari berria jartzea erabaki dute eta Sagrario Aleman arduratuko da postu hori betetzeaz. Aldaketa horrekin, Andres Iñigoren lekua hartuko du.
Azkenik, Ipar Euskal Herriko ordezkari berria Jean-Baptiste Coyos izango da eta Xarles Videgainen postua okupatuko du.
Temas
Más en Sociedad
-
Reciben el alta nueve de los 22 heridos en el incendio de una residencia en Zaragoza
-
La investigación europea sobre el apagón se centra en un fallo en el plan de defensa del sistema
-
Guitrans alerta del déficit de transportistas y apuesta por atraer profesionales
-
El Gobierno español aprueba el martes el programa 'Verano Joven 2025' con descuentos para viajar en tren y autobús