14 ikastola Txikipediarako edukiak sortzen hasi dira
Ikastolen Elkartearen eta Euskal Wikilarien Elkartearen egitasmoa emakumeen biografiak biltzen ari da, bereziki zientzialarienak
- Emakumeen biografiak txertatzeko helburuarekin, hamalau ikastola hasi dira Txikipediarako edukiak sortzen, bereziki zientzialarienak.
Ikastolen Elkarteak eta Euskal Wikilarien Elkarteak bultzatutako egitasmo hau "erronka kolektibo" gisa aurkeztu dute, eta Txikipediarako 250 sarrera berri gehitzeko asmoa azaldu dute sustatzaileek ohar baten bidez.
Proiektuaren helburua bikoitza da, batetik, testuinguru digitalean euskararen presentzia indartu eta sarean nabigatzeko hizkuntza ohituretan eragin nahi delako, eta, bestetik, gizonei eta emakumeei eskainitako artikuluen artean dagoen alde "ikaragarria" murriztu nahi delako.
Abiapuntu horretatik, hamalau ikastolatako bigarren hezkuntzako ikasleek eduki berriak sortzeari ekin diote; gainera, aipatu, proiektua bi hilabetetan zehar garatuko dela, bi data esanguratsu ospatzeko: Emakumeen eta Neska Zientifikoen Nazioarteko Eguna -bihar-, eta Emakumearen Nazioarteko Eguna -martxoaren 8an-.
Andoaingo Aita Larramendi,? Etxarri Aranatzko Andra Mari,? Gasteizko Armentia,? Portugaleteko Asti Leku, Leioako Betiko, Elgoibarko Ikastola, Azpeitiako Ikasberri, Altsasuko Iñigo Aritza, ? Tolosako Laskorain, Aguraingo Lautada, Lizarrako Ikastola, Errenteriako Orereta, Atarrabiako Paz de Ziganda, Elorrioko Txintxirri, Bilboko Urretxindorra, Ibarrako Uzturpe eta Kanboko Xalbador Kolegioa izan dira egitasmora batu diren ikastetxeak.
Emakume zientzialarien biografiak euskaraz idazteaz gain, beste esparru batzuetako emakumeei buruzko testuak ere idatzi ahal izango dira.
Udalerri bakoitzeko leku, eraikin edota bestelako gai aipagarri batzuei buruzko artikuluak argitaratzeko aukera ere eskaini da.
Temas
Más en Sociedad
-
Un pionero de la IA advierte: "Desde que salió ChatGPT me di cuenta de que estábamos en un camino realmente peligroso"
-
¿Qué tiempo hará en Euskadi en Nochebuena y Navidad?
-
Las exmonjas de Belorado alertan: "La vida de una hermana puede estar en peligro"
-
ELA acusa a Servicios de Txingudi de bloquear la negociación del convenio