51,5 milioiko aurrekontua izango du GHK-k 2021ean
Biohondakinen gaikako bilketa sustatzeko %15 eta %35 bitarteko hobaria ezartzen du
- Azken batzarrean 2021erako Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) 51,5 milioi euroko aurrekontua onartu zuen, eta bertan %15 eta %35 bitarteko hobaria ezarri zuen, kasuen arabera, biohondakinen gaikako bilketa sustatzeko. Bilera horretan bertan erabaki zen, halaber, %2 gehitzea tarifa, mankomunitateei eskainitako hiri hondakinak kudeatzeko zerbitzuetan, "emaitza kontuak orekatzeko".
Hala, 2021erako proposatutako tarifak 246.000 tona zabor har-tzen ditu kontuan: 50.000 biohondakin, 174.000 tona gainerako hondakin, Ricia deituriko errefusa eta beste hainbat zentrorena, eta 22.000 ontzi arin.
Ekitaldirako aurreikusitako gastua 50.854.332 eurokoa denez, guztira, GHK-k kopuru hori eskuratu beharko du kostu guztiak ordaindu ahal izateko. Hala ere, kontuan izanik hondakinen kudeaketagatik fakturatutako diru sarrerak, ontzien birzikla-tzaileari egindako emankizunak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza (6 milioi euro) eta beste aldagai batzuk, 51.148.379 euro jasotzea aurreikusten da, 2021eko gastuak behar bezala estaltzeko.
Biohondakinen tarifaren hobari mailakatuari dagokionez,%15 eta %35 artekoa izatea onartu da, mankomunitate bakoitzak sortutako zabor guztiaren pisu erlatiboaren arabera. GHK-tik argitu dutenez, hobari honen helburua garbia da: "Gipuzkoako herri guztietan biohondakinak gaika biltzeari bultzada berri bat ematea".
Ezarritako prezioa 185,42 euro izanen da tonako gainerako hondakinen frakzioarentzat, eta 135,32 euro tonako, batez beste, biohondakinen frakzioarentzat.
Batzarrean, Gipuzkoako Ingurumen Esparruko (CMG-1) energia elektrikoa ekoizteko instalazioa abian jartzeko baimenei buruzko txosten juridikoa ere azaldu zen.
Bertan aipatzen denez, balorizazio bidez energia elektrikoa ekoizteko instalazioak "martxan jar daitezke, egin den bezala, instalazio nagusiaren matxura konpondu gabe egon arren eta inolako errekerimendu gehigarririk gabe".
Temas
Más en Sociedad
-
La violencia, el mal uso de la IA y la desinformación, las grandes amenazas para la libertad de prensa
-
“En 50 años de historia, en Gureak nunca hemos perdido el foco de quiénes somos”
-
“Me dijeron: 'Ven al hospital, que te puedes morir'”
-
1.440 mujeres fueron agredidas en Euskadi en el primer trimestre, un 5% menos que en 2024