Lau egoiliar hil dira COVID-19arekin Gipuzkoako egoitzetan
Azken 24 orduetan 13 positibo berri atzeman dituzte lurraldeko zentroetan eta beste 13 egoiliarrek gainditu dute gaixotasuna
DONOSTIA - Gipuzkoako adinekoen egoitzetako lau egoiliar hil dira azken 24 orduetan COVID-19arekin. Halaber, 13 positibo berri atzeman dituzte eta beste 13 egoiliarrek gaixotasuna gainditzea lortu dute. Pandemiaren bigarren olatua hasi zenetik, 71 egoiliar hil dira koronabirusaren eraginez eta 204ek lortu dute hura gainditzea lurraldeko adinekoen zentroetan.
Hain zuzen, hildakoak Donostiako Txara II, Alai Etxe, Lamourous eta Zumarragako Argixao egoitzetan izan dira. Bestetik, positibo berriak Donostiako Zorroaga (8), Andoaingo San Juan Bautista (2), Errenteriako Jesusen Bihotza (1), Eskoriatzako Jose Arana (1) eta Donostiako Alai Etxe (1) egoitzen egoiliarren artean atzeman dira.
Temas
Más en Sociedad
-
Dos montañeros de Irun, rescatados en Peñas de Riglos
-
Arranca el juicio contra el masajista con la declaración de las tres menores a puerta cerrada
-
“La conciliación no es una opción, es una necesidad real que ha venido para quedarse”
-
El alquiler de corta duración ayuda a mantener en pie los pequeños negocios de las zonas rurales