Ipar Euskal Herrian zazpi egunekoa izango da berrogeiladia
Iparraldeko biztanleek maskara erabiltzen duten arren, egoera okertzen ari dela ohartarazi dute agintariek
Frantziako gobernuak zCOVID-19 gaixotasunarengatik egin beharreko itxialdia zazpi egunera murriztea erabaki du , zientzia batzordeak aholkatu zion bezala. Atzo Parisen ospatu zen defentsa kontseiluaren ondotik, Jean Castex lehen ministroak adierazi zuen egoera gero eta larriagoa dela, baina, oraingoz itxialdi osorik ez dute berriz aginduko. Probak egiteko lehentasuna emanen diete osasun arloko profesionalei eta bi mila lagun gehiago kontratatuko dituzte gizarte seguran-tzak gaixoak eta haiekin harremanetan egon diren lagunak hurbilagotik zaindu ditzan. Frantziako Estatuko 42 lurraldetan alerta piztu du Parisek, horien artean, Ipar Euskal Herria eta Biarnoa biltzen dituen Pirineo Atlantikoetako departamenduan.
"Egoera gero eta kezkagarriagoa da. Oro har, herritarrek maskara janzten dute behar den tokietan baina birusa gure artean dabil gero eta gehiago" dio Hervé Jonathan Fran-tziako Gobernuak Baionan duen ordezkariak. "Gaur egun, gero eta gaixo gehiago dauzkagu: 57,2 hain zuzen 100.000 biztanleko. Zazpi lagun artatzen dituzte departamenduko ospitaletan, horien artean bat susper-tze zerbitzuan Baionan". Izurritea hasi zenetik 28 lagun zendu dira Pirineo Atlantikoetan. Jonathanek Miarritze eta Baionako hiru taberna itxiarazi ditu osasun krisian indarrean dauden neurriak ez dituztelako errespetatu.
Oporren ondotik eta eskola itzulerarekin gaixo gehiago agertuko dela erran du Olivier Véran Frantziako osasun ministroak. Larraineko eskola eta Baionan Xaho haurtzaindegiaren ondotik, Biriatuko ikastola eta Larresoroko San Martin eskola pribatua hetsi dituzte zenbait ikaslek eta langilek positibo eman dute eta aste honetan. Basusarri eta Hendaian gutxienez bi ikasgelaren ateak hetsi behar izan dituzte ere. Bestalde, kutsatu direnen zerrendan dago, adibidez, Christian Prudhomme Frantziako itzuliaren zuzendaria. Jean Jacques Lasserre Pirineo Atlantikoetako departamenduko kontseiluko presidenteari proba eginen diote ere Prudhommen kotxean egon baitzen Pirineotako etapa osoan.
Temas
Más en Sociedad
-
El Estado español es uno de los cinco países de OCDE que concentraron más migración permanente en 2024
-
IKERLAN, a la vanguardia de la transformación de la movilidad
-
“BRTA aporta una masa crítica de 700 personas investigadoras para impulsar la movilidad sostenible e inteligente en Euskadi”
-
El segundo andén de Cercanías, nuevo avance en las obras de la estación de tren de Donostia