- 2014-2018 urteen artean Euskadiko gazteen delitu-berrerortzea %17,6koa izan zen, aurreko hiru urteetan baino puntu bat handiagoa, baina 2003-2007 artean jasotako %28tik urrun. Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuak Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako IV. Gazte Justizia Planaren (2014-2018) txostena aurkeztu zuen atzo.

San Josek nabarmendu duenez, delitu-berrerortzea %18tik behera mantendu da, eta horrek adierazten omen du Euskadi "gazteen justiziari dagokionean nazioarteko erreferentea" dela. Berrerortzeari buruz egin zen lehen ebaluazioan, portzentajea %28,1ekoa izan zen (2003-2007), 2006 eta 2010 artean %21,8ra jaitsi zen, %19,6koa izan zen 2009 eta 2013 artean; mailarik baxuena 2012-2015 artean izan zen, %16,7rekin.

Aztertu diren bost urteetan (2014-2018) 2.101 gazte arau-hausle izan dira, eta 4.379 neurri ezarri dira guztira, irmoen eta kautela-neurrien artean. Zehazki 3.998 (%91), gehienak beraz, irmoak izan dira, eta 381 (%9) kautelazkoak.

Nabarmentzekoa da gehienek (1.339 pertsonak) neurri irmo bakarra jaso dutela (%64), eta beste 388ri bi (%19) ezarri zaizkiela. Beste muturrean, 288 gaztek lau neurri irmo edo gehiago bete dituzte ebaluatutako aldi osoan, hau da, gazte arau-hausle guztien %10k. Gehien ezarri diren hiru neurri irmoak hauek izan dira: zaintzapeko askatasuna (%39), gizartearentzako lanak (%18), eta barnetegietan sar-tzeak (%17).

2014 eta 2018 urteak erreferentzia-tzat hartuta, igo egin dira barnetegietako sarrerak (%14tik %18ra) eta zain-tzapeko askatasunak (%30 zen orduan). Bestalde, murriztu egin dira gizartearentzako lanak ( % 24tik %15era) eta baita gizarte eta hezkuntza-lanak ere (%17tik %9ra).

Delitu-egitateen artean nabarmen-tzekoak dira indarkeria eta larderia bidezko lapurretak (%19), lesioak eta indarrezko lapurretak (%12) eta, azkenik, hamar delitu-egitatetatik bat izan ziren ebasketak. Familia-indarkeria (344 gertakari) eta genero-indarkeria (beste 46) delituen %10 izan ziren.

Gazte delitugileen profil psikosozialari dagokionez, gehienak Euskadin jaio eta jatorrizko familian bizi diren gizonezkoak dira (%70). %79 mutilak izan ziren eta %21 neskak; eta 10etik 3 atzerritarrak (%32).

Sailburuak adierazi zuenez ba omen daude arrisku-aldagai garrantzitsuak "familia-arretarik ezari, toxikoen kon-tsumoari eta gurasoen kontrolik ezari leporatu dakizkiokeenak; "gainera, eskolatu gabeko pertsonen talde handi bat omen dago (%26), edo adinagatik legozkiekeenak baino maila txikiagoetan daudenak (gehienak 16-17 urtekoak).

San Josek azpimarratu duenez, ebaluatutako aldian guztira 1.812 bitartekaritza, adiskidetze eta ordain-prozesu egin omen dira, kasuen %79 modu positiboan amaitu direlarik. Adierazi zuenez, IV. Planak 90 milioi euroko inbertsioa izan du, eta V. planak 105 milioi euroko zuzkidura omen du aurreikusita.

Gaur egun, gazte-justiziako hezkun-tza-zentroen sareak 139 plaza ditu, eta 241 langile guztira.

%10

Ezarrietako 4.379 neurrietatik, 1.339 gaztek (%64) bakarra jaso zuten eta 388ri (%19) bi ezarri zi-tzaizkien. Beste muturrean, 288 (%10) gaztek lau neurri irmo edo gehiago bete dituzte. Gehien ezarri diren hiru neurri irmoak zaintzapeko askatasuna (%39), gizartearentzako lanak (%18), eta barnetegietan sartzeak (%17) izan dira.