Arartekoak etxeko zaratari buruz ohartarazi du
Bizilagun batzuk bere kabuz egiten ari diren eraberritze lanengatik kexak jaso ditu
- Arartekoak gogorarazi du egoera honetan, alarma-aldiak eragindako konfinamenduan, "jarrera bereziki ardura-tsua" zaindu behar dela, pertsonek beren etxeetan bizilagunen aldetik zaratarik ez pairatzeko.
Arartekoaren erakundeak hainbat pertsonengandik kexak jaso ditu, konfinamenduan beren etxebizitzetan jasaten ari diren zaratak eragindako eragozpenengatik, bereziki bizilagun batzuk beren etxeetan bere kabuz egiten ari diren eraberritze lanengatik.
Gainera, unean uneko gatazka batzuen berri ere izan du, non bizilagun batzuek musika ekipoak edo bestelako tresnak erabiltzen dituzten, atseden hartzen saiatzen diren beste bizilagun ba-tzuk asaldatzen dituztenak "beraien etxe barruko patxadan egon nahi dutelako".
Arartekoak gogorarazi duenez, alarma egoerak ezin du eraginik izan Espainiako Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideen erabileran, hala nola bizilekuaren bortxa-ezintasunerako, eta norberaren eta familiaren intimitaterako eskubideetan.
"Etxebizitzaren bortxa-ezintasunean kokatzen dira etxebizi-tzen barrualdera iristen diren kutsadura akustikoak, pertsonen bizi-kalitatean eragina izan dezaketenak, eta nortasunaren garapen askea modu larrian eragozten edo zailtzen duten eragozpenak eragiten dituztenak", adierazi du.
Arartekoak azpimarratu nahi izan du egoera hori "bereziki zaindu beharrekoa" dela une honetan; izan ere, konfinamenduaren ondorioz, ia egun osoa etxean pasatzera derrigortuta gaudenez, kasu askotan, eskola edo lan jarduerak egiten, eta beste hainbat osasun arrazoiengatik daudelako itxialdian.
Hori kontuan izanda, gogora ekarri du herritarrak eraginkortasunez babestu behar direla legeriak onartzen dituen gehieneko mugak gainditzen dituzten zarata-iturrien aurrean.
Hala ere, indargabetze hori "arrazoizkotasun-irizpidearekin aplikatzen da, baldin eta etxeko igorpen-foku horiek ez badituzte gainditzen tokiko erabileren arabera onargarriak diren mugak".
Temas
Más en Sociedad
-
Euskotren ofrecerá servicio especial de trenes el martes por la inauguración de la Donosti Cup
-
Pradales llama a "crear las condiciones" para que las mujeres políticas desarrollen en igualdad todo su potencial
-
El mes de junio ha sido el más cálido de los últimos 55 años en Euskadi
-
El mes de junio fue el más cálido en Euskadi de los últimos 55 años junto al de 2003