8 establezimendu oinarrizko zerbitzuetako langileei ostatu emateko
- Koronabirus pandemiagatik ostatu turistikoak itxi ondoren, Sonia Pérez Ezquerra Turismo sailburuak sektoreko elkarrizketan parte hartu zuen atzo gainerako autonomia-erkidegoekin batera, eta baita ere, harremanetan egon zen Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioarekin, aurrez aipaturiko langile horiei ostatu emango dieten guardiako hotelen zerrenda bat ezar-tzeko.
Hautaketa hori egin ahal izateko, Turismo Saila elkarlanean aritu da Euskadiko Hotel eta Ostalaritza elkarteekin. Sailburuak idatzizko oharrean adierazi zuenez, beharrezkoa izanez gero, establezimenduen kopurua handitu ahal izango da.
Gipuzkoan aukeratutakoak, Legazpi Ostatua, HK10 hotela eta Arima apartamentuak izan dira; Bizkaian, Ercilla hotela, Santiago Bilbao apartamentu turistikoak eta Abba Suites Bilbao City Center; Araban, berriz, Hotel Jardines de Uleta eta Hotel Ruta de Europa.
Aipatzekoa da, hotelak ixteko salbuespenik ere izan zela: besteak beste, alarma-egoera deklaratzeko unean “modu egonkorrean eta sasoi luzerako” ostatu hartuta zeuden bezeroak zeuzkaten establezimenduak, baldin eta beren bizitoki-espazioetan azpiegitura nahikoak badituzte oinarrizko jarduerak egin ahal izateko.
Horrek guztiak esan nahi du azpiegituretako langileek, edota bestelako arrazoirengatik gure artera lekualdatutako langileek, hotel horietan ostatu hartu ahal izango dutela.
Gipuzkoa. Hiru establezimendu izango dira: Legazpi Ostatua, HK10 hotela eta Arima apartamentuak.
Bizkaia. Bizkaian ere hiru izango dira: Ercilla hotela, Santiago Bilbao apartamentu turistikoak eta Abba Suites Bilbao City Center.
Araba. Araban, berriz, bi: Hotel Jardines de Uleta eta Hotel Ruta de Europa.
Temas
Más en Sociedad
-
La preocupación por la vivienda se dispara al 60% en las zonas económicamente más agradecidas de Gipuzkoa
-
La Ertzaintza no multará por no llevar la baliza V16, por el momento
-
La IA va a provocar que 2026 sea un año lleno de cibercrimen
-
La alfombra roja del Zinemaldia se convierte en bolsas reutilizables