Zapaburuen biziraupenean eragina dute mikroplastikoek
EHUk CSICekin elkarlanean egindako ikerketa baten emaitzak adierazi du hori
donostia - Mikroplastikoek laku eta ibaietako zapaburuen eta ornogabeen biziraupenari eragiten diote, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Madrilgo Natur Zientzien Museo Nazionalarekin (CSIC) elkarlanean egindako ikerketa baten arabera.
UPV/EHUko ikerketa-taldeak bi azterlan egin ditu paraleloan; anfibio baten larben bilakaera (zapaburuak) eta ur gezako ornogabe batena aztertu dituzte, 15 egunetan mikroplastikoen maila desberdineko hainbat kontzentrazioren aurreko esposizioarekiko. Erabilitako kontzentrazio altuenek ondorio hilgarriak izan zituzten, eta maila ertainekoek anfibioen hazkundea gutxitu zuten.
Alde batetik, ikerketa taldeak mikroplastikoek zapaburuengan duten eragina aztertu du, eta baita mikroplastikoak perifitonari atxikitzen ote zaizkion ere (urpeko harkaitzetan hazten diren organismo mikroskopiko hauek dira, hain zuzen ere, zapaburuen elikadura-iturri nagusiak).
Zapaburuak hil egiten dira mikroplastikoen kontzentrazio gorenean; “bestelako kontzentrazioetan ez dugu hilgarritasunik sumatu, baina bai anfibioen hazkundean beherakada bat”, azaldu du EHUko ikertzaile taldeko Naiara Lopez Rojok.
Bigarren kasuan, mikroplastikoek orbelaren deskonposizioan duten eragina aztertu dute, baita hartaz elikatzen diren ornogabe detritu-jaleen biziraupenean eta hazkuntzan zer eragin duten ere.
Emaitzek erakutsi dutenez mikroplastikoek hilkortasuna eragiten diete detritu-jaleei kon-tzentrazio maila guztietan; ez omen dute, ordea, eraginik haien hazkundean.
Temas
Más en Sociedad
-
Los Mossos detienen a 20 miembros de una banda dedicada al cultivo y tráfico de marihuana
-
Detenidas 32 personas en Valencia por estafar más de 320.000 euros con el método del 'hijo en apuros'
-
Un joven de Olaberria, herido en el encierro por un varetazo
-
La EHU inicia el lunes la matriculación del alumnado de grado del curso 2025-26, con 20.638 preinscripciones