UPV/EHUko lau ikasle, BAMEko 100 onenen artean
Maialen Gonzalez, Nagore Morillas, Leonor Acha eta Sara Garcia lehen postuetan geratu dira
bilbo -UPV/EHUko Medikun-tza eta Erizaintza Fakultateko lau ikasle BAMEko (Barneko Mediku Egoiliarra) 100 onenen artean daude: Maialen Gonzalez (38.), Nagore Morillas (53.), Leonor Acha (86.) eta Sara Garcia (100.). “Aurten ere UPV/EHU nabarmendu da BAMEn izandako emaitza onengatik.
BAMEra aurkeztu diren gure azken promozioko ikasleen kopurua ez da aurtengo izangaien %2 baino gehiago.
Hala ere, lehenengo 100en artean postuak lortu dituztenak %4ra heltzen dira, hau da, espero daitekeenaren bikoitza, gutxi gorabehera”, azaldu du Joseba Pineda Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoak.
Lau ikasle hauetatik, hiru Basurtuko irakasgunekoak dira; laugarrena, ordea, Gurutzetako irakasgunekoa. “Basurtuko euskarazko lerroan ikasi zuten 26 ikasleetatik bi geratu dira lehenengo 100en artean”, gogoratu zuen atzo Joseba Pineda dekanoak.
Guztira, 14.945 pertsona aurkeztu ziren BAME hautaketa probara iragan urtarrilaren 25ean, eta %81,38k gainditu dute. Halaber, 7.512 plaza eskaini dira guztira, iaz baino 715 gehiago.
Behin betiko zerrendei dagokienez, hiru aste barru aurkeztuko dira, hau da, martxoaren 16an.
Temas
Más en Sociedad
-
La violencia vicaria, una “amenaza latente” en Euskadi
-
Las víctimas de violencia, con "especial vulnerabilidad” durante el embarazo
-
Una espectacular tromba de agua inunda varias calles de Lazkao
-
Una nueva protesta sanitaria recorre Madrid contra la gestión de Ayuso: "Sanidad de calidad, eso sí es libertad"