Tradizioaren zaindariak eta defendatzaileak
Gipuzkoako hainbat herritako dantza taldeak inauteriak berreskuratzeko lanaren aitzindariak izan dira
DONOSTIA - Gipuzkoan, Euskal Herriko beste lurraldetan bezala, aintzinako tradizioarekin lotutako inauteriak ospatzen dira gaur egun. Batzuetan, belaunaldiz belaunaldi transmititu den tradizioa mantentzea lortu da, baina beste askotan antzinako dantzak eta inauteriak berreskuratzea hainbat talde eta pertsonaren lanaren emaitza izan da.
Dantza taldeen lana ez da makala izan, horiek izan baitira maiz Inauteri zaharrenak berreskura-tzeko ikerketa lanak egin dituztenak azken urteotan. Baina herri gehienetan aurki ditzakegu dan-tza, jantzi eta ohiturak ahanzturatik berreskuratzeko gogoz lan egin duten pertsonak.
Zabalo familia, Behobiaren kasuan, eta Koldo Saralegi (urtarrilan zendutakoa), Amezketan, inauteri tradizionalen transmisio-uhala izan dira. Transmisio lanak egiteaz gain, burututako ikerketen ondorioz gaur egun Euskal Herriko hainbat herritan galdutako, ahaztutako edo diktadurak ezabatutako inauteriez gozatzeko aukera dugu. - A.L.
Más en Sociedad
-
La agresión sexual de un agente de la Ertzaintza llega al Parlamento Vasco
-
Confirman la pena de 15 años de prisión a un joven por violar y maltratar a su novia menor de edad
-
Detenido tras acuchillar en Irun en la espalda a un joven en la zona renal
-
Cortada la circulación de trenes de Renfe entre Irun y Lezo