LABek haur eskoletako aurreakordioa sinatu du
donostia - Haur eskolen par-tzuergoko kudeaketako langileen lan baldintzak hobetzeko aurreakordioa sinatu zuen atzo LAB sindikatuak, azken hilabeteetan langile horien artean deitutako hainbat greba egunen ostean. Sindikatuko iturriek atzo jakitera eman dutenez, patronalarekin negoziazio mahaian lortutako aurreakordioa "historikoa" eta "aitzindaria" da, izan ere LABek ezinbesteko-tzat jotzen zituen eskaerak jaso-tzen ditu.
Besteak beste, bi aldeek kolektibo horretako lanpostuen zerrenda zabaltzea adostu dute, eta 2018an zeuden 23 lanpostuetatik aurten egongo diren 35era pasa-tzea, langileen lan-kargak murrizteko asmoarekin.
Halaber, LABek azaldu zuenez, beste hobekuntza batzuen artean, 2020ko ekainaren 30a baino lehen soldatak eta kategoriak Eusko Jaurlaritzarekin parekatzea ere lortu da, eta horrek esan nahi du langile gehiengoak "bi kategoria igoko dituztela, batez beste %6,7ko igoerarekin". - N.G.
Temas
Más en Sociedad
-
Carnavales de Tolosa: Estos son los servicios especiales que ofrecerá Lurraldebus
-
El Congreso retoma la comisión sobre los atentados yihadistas de 2017 con dos nuevas citaciones clave
-
Eguzki denuncia la falta de una hoja de ruta que mejore la recogida de basuras en Donostia
-
Una nueva borrasca dejará este miércoles lluvias persistentes y vientos muy fuertes en el norte de la península