Zeruko ateak ireki zaizkie Saudi Arabiako emakumeei. Hil honen hasieran Ekialde Urbileko herrialdeak emakumeak beren gizonezko tutorearen baimenik gabe atzerrira bidaia egin zezaketela iragarri zuenetik, ehunka izan dira atzerriko txokoak bisitatzen hasi diren emakumeak.
Horietako bat Amal da. 22 urtekoikasle saudi hau bere autoa gidatzenetorri da. Aurreko astean egin zueninoren laguntzarik gabe bere lehenbidaia Bahrainera. Eskuratu berriduen independentzia ahalik eta arinen probestu nahian, pasaportealortzeko burokraziaren zain egongabe abiatzea erabaki zuen, saudiekGolkoan zehar nortasun-txartelarekin soilik mugitzeko ahalmenadutelako, azaldu dio Eferi gazteak.Esperientzia ez sinestekoa izanomen da. “Aurrez maiz bidaiatunuen familiarekin, baina hau erabatdesberdina da. Askapenerako unehistorikoa da, zoriontasunez eta baikortasunez blaitu nau”, dio Amalek.Ez du bereziki sufritu bere gizonezko ahaideen uztaia, baina nahiago izan du bidaia isilpean mantentzea; beraz, egun bakar bateko irteera labur batera mugatu behar izanzuen. Hori bai, ez du baztertzenhurrengo aldian bere zoriontasunaguztiokin partekatzea. Ezta ere,ezartzeko diren neurri berriek ahalbidetuko dioten abentura berririk.
“Garai oparoa da, urte berean nireautoa gidatu eta kanpora bakarrikbidaiatu ahal izan dut”, dio ikasleakpozik.
Izan ere, gogora dakarkigun legez, hainbat emakume-belaunaldiekaukera handiak galdu baitituzte“gurasoen eta anaien zurruntasunakikasteko edota lan egiteko bidaiatzea galarazi baitzieten”. Joan den abuztuaren 1era arte, erabat ezinezkoa zitzaien pasaportea lortzeaedota Saudi Arabiako mugakzeharkatzea, sexu-harremanak izatea debekatuta duten mahre baten baimenik gabe (aita, semea, anaia,osaba edo koinatua). Herrialdemusulman ultrakontserbadorehonen irekitasun apalaren ingurumarian indarrean jarri diren emakumezkoen eskubideen artean azkena izan da hauxe. Bertako printzeoinordekoak, Mohamed bin Salmanek, Saudi Arabiaren aurpegia pittinbat eraldatu nahi du nazioarteko iritziaren aurrean. Giza eskubideenaldeko hainbat erakundek etanazioarteko erakundeek 2017anbolantean jartzeko edo beren mahremik gabe izapideak egiteko neurriak txalotu dituzten arren, emakumeak ez dira konforme. Esate baterako, irtenbidea eskatzen dute2018ko maiatzaz geroztik kartzelandauden ekintzaileentzat, hain zuzenere, gidatzeko betoa altxatzearenalde borrokatu zirenak.
Oraindik ere, emakumeek baimena eskatu behar diote tutoreariezkontzeko. Eztabaidak jarraituarren, emakume asko murgildu diraberen askatasunik berrienarekingozatzera; baimena indarrean jarrieta lehenengo astean ia mila emakumek zeharkatu zituzten Bahrain etaKuwaiteko mugak aukeratutakobakardadean Al Masry al Yum egunkariaren arabera. Emakume saudientzat gauzak hobetu arren, atzerritarrek oraindik ere senarraren baimena behar dute hara eta honaibiltzeko, hura “babeslea” bada, edota bestela enpresarena, lanean badabiltza. Riadek oraindik ere babes-sistema bat ezartzen die egoiliar atzerritarrei; familiaren aita izaten dabere emaztearen eta seme-alabenbabeslea. Adin ertaineko Libanokoerbesteratua den Suhak, neurrihoriek atzerriko emakumeei ere ezzabaltzea deitoratu du; izan ere,Golkoko herrialde honetako 33 milioibizilagunetik 9 milioi atzerritarrakbaitira. Mahremen baimena elektronikoki lortzen da segundo gutxitan,baina beretzat “printzipio kontua da”;izan ere, litekeena baita hainbat emakume erbesteratuk senar edota gurasoen jazarpena edota estortsioa pairatzea. “Zoriontsu nago emakumesaudiengatik, baina eskubidea atzerriko emakumeei ere zabaltzea nahiko nuke, giza eskubideen ñabardura osoagoa izan dezan”, esanaz amaitu zuen Suhak.