Euskadiko jaiotza-tasa, Europar Batasunarenaren azpitik
1.000 biztanleko 7,8 jaiotza erregistratu dira, 2017an, eta eremu horretako herrialdeetan 9,9
DONOSTIA. 2017. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko jaiotza-tasa, EB-28ko herrialdeenekin konparatuta, baxuenetarikoaa zen, Eustaten arabera. 1.000 biztaanleko 7,8 jaiotza eman ziren, eta Europan, aldiz, 9,9 jaiotza.
2007an, jaiotza-tasa 9,6koa zen, Euskal AEn. Deigarria da tasa horrek nabarmen egin izana behera, 2012-2017 aldian;1.000 biztanleko 9,4 jaiotzatik 2012an 7,8ra igaro baita 2017an.
Urte horietan beretan, 2007an eta 2012an, jaiotza-tasak EB-28an 10,7 eta 10,4koak ziren, hurrenez hurren;beraz, beti izan dira 2007-2017 aldian Euskal AEn erregistratutakoak baino handiagoak.
Espainiako tasa ere oso baxua zen 2017an, 8,4 jaiotza 1.000 biztanleko, baina Euskal AEk erregistratutakoa baino pixka bat altuagoa. 2007an eta 2012an ere euskal tasatik gorakoak izan zituen, 10,9 eta 9,7 jaiotza, hurrenez hurren.
EB-28ko herrialdeen rankingean, Euskal AEko jaiotza-tasak 2017an Italiakoa baino ez zuen gainditzen (7,6 jaiotza, 1.000 biztanleko). Tasa baxuenak dituzten herrialdeak, Italiaz gainera, Grezia (8,2), Portugal (8,4), Espainia (8,4) eta Kroazia (8,9) dira, besteak beste.
Ordea, EB-28an erregistratutako jaiotza-tasa altuenak honako herrialde hauek izan zituzten: Irlanda (12,9), Suedia (11,5), Frantzia eta Erresuma Batua (11,4 bakoitzak) eta Txekiar Errepublika (10,8), besteak beste.
Más en Sociedad
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
La jueza de la dana rechaza agrupar las acusaciones y subraya sus "posturas claramente enfrentadas" en la causa
-
Un estudio señala que el edadismo mediático está normalizado e infantiliza a los ancianos
-
La Audiencia de Burgos rechaza apartar del caso a la jueza del caso de las exmonjas de Belorado