Mapan hiru eremu erakusten dira. Bizkaian eta Gipuzkoan perretxiko erabiltzen da, Nafarroan ziza edo xixa eta Iparraldean onddo da nagusi (Sarankonddo jaso da). Perretxiko hitzak baditu hainbat aldaera: perrotxiko, perretxiku, barratxiko (Laukiz), berretxiko (Lemoiz), perratxiku, perretxigu. Iparraldeko hongo hitzak iturria latinean dauka: “fungus” (ikus gazt. “hongo”). Herribakar batean, Eugin, sultso hitza eman dute, eta txurlo hitza Jaurrietan.
Claude Lévi-Strauss antropologoak jende mikofiloak eta mikofoboak bereizizituen. Alde batean, onddoetan arreta jartzen dutenak daude; bestaldean,onddoetan axolarik batere ez dutenak. Dudarik gabe, oro har, Hegoaldekojendeak onddoak eta perretxikoak hobeki ezagutzen ditu Iparraldekoak baino. Alor honetan Hegoaldean izen askoz gehiago izatea sintomatikoa da, beraz. Esan gabe doa lekuko askok izendatu ere ez dituztela egiten gaiztotzat hartzen dituen perretxikoak.
Izendapenen dantza gertatzen da mapa honetan. Alabaina, herri batzuetanperretxiko hitza ezaguna da, baina mota jakin baten izena da. Etxalarrenperretxiku edo Sunbillan perretxigu deitzen dena “seta de primavera / mousseron de printemps / tricholoma georgii” da. Bizkaian, Arrieta eta Bakio inguruan, ere bai. Aitzitik, ziza, xixa, zuza, suza ageri da Bizkaiko eta Gipuzkoakoherri anitzetan azken hori izendatzeko.
Era berean, erdaraz “seta / champignon” izendatzeko Hegoaldeko leku gehienetan txanpiñoi hitza erabiltzen da.