Síguenos en redes sociales:

Kirol Ekintzen datorren ikasturteko kanpainak 25.000 plaza eskainiko ditu

Donostia- Aurretiko izen-emateak ekainaren 3tik 11ra aurkeztu ahal izango dira. Donostiako Kirol Ekintzen 2019/20. urteko Kirol Jardueretako Kanpainak 25.471 plaza eskainiko ditu datorren ikasturterako, 85 kirol ekintza mota baino gehiago eta 1.605 ikastaro (hilekoak, hiruhilekoak eta urtekoak).

Jardueretako eskaintza

Programa berri honek, adin guztietarako 85 kirol jarduera mota baino gehiago hautatzeko aukera ematen du, bai igerilekuan (igeriketa, uretako gimnastika, ur fisioterapia...) baita aretoetan (pilates, mantentze gimnastika, 65 plus, ziklo-indoor, GAP, tai-chi, TRX, judoa, padela, jumpfit ...) eta aire librean ere (piraguismoa, running, surfa...)

Izen-emate prozesua

Ikastaro gehienetan plazen esleipena zozketaren bidez egingo da. Horretarako, interesatuta dauden pertsona guztiek aurre inskripzioa egin beharko dute ekainaren 3tik 11ra. Aurretiko izen-emate hauek Internet-en bidez (www.donostiakirola.eus) egin ahal izango dira, baita aurrez-aurre ere, Donostia Kirolak Anoetan dauzkan bulegoetan edota Altza gimnasioan, Bidebieta, Bentaberri, Egia, Etxadi, Intxaurrondo edo Zuhaizti kiroldegietan. Plazen zozketa ekainaren 19an egingo da.

Ikastaroen ohiko eskaintza hauez gain, urte honen hasieran abian jarri den Kirol Ekintzak Aukeran zerbitzu berria bultzatuko da denboraldi honetan.

Partaidetza datuak

Bukatu berri den 2018/19 Kirol Ekintzak Kanpainan 18.000 pertsonetatik gora hartu zuten parte (18.118), azken urteetako gaorakada joerari eutsiz. Azpimarratu behar da, kanpaina honetan partaideen %70a emakumeak direla.

Partaidetza handiena biltzen duten jarduerak Pilates (2.554 partaide) eta ziklo-indoor (1.621 partaide) dira.

Adingabekoen kasuan, lehen postuan 3-11 urte bitartekoei zuzendutako igeriketa kokatzen da (3.309 partaide).

Era berean, aipatu behar da ere 65 urtetik gorakoei zuzendutako kirol jardueretan partaidetza (1.000 partaidetik gora gimnasian, uretako gimnasia edo ibilaldi osasungarrietan).