“Kolitis Ultzeraduna gaitza maratoi bat bezalakoa da, baina ez du amaierarik”
Larritasun handiarekin jaso zuen ordiziarrak Kolitis Ultzeraduna zuela eta bizitza osoa aldatu zitzaion. Hala ere, gaitzak “ateak zabaldu” zizkiola onartu du
-Hestean sortzen den gaitz kroniko bat da, hestearen amaierako zatia ultzeraz betetzen duena. Horrek odol isuriak, mukiak, beherako larriak, mina, eta pixua galtzea ekartzen ditu batez ere. Graduak daude, eta nire kasuan azkeneko 50 zentrimetroak ditut infektatuta.
Baina ez duzu betidanik, ezta?
-Ez. 2002. urtean, 21 urterekin, Olaberriko Arcelor Mittal enpresan lan egiten nuen, mantenuan. Lan karga handia geneukan eta alde batetik bestera ibiltzen ginen laneko makina matxuratuak ahalik eta azkarren konpontzen; ordu pila bat sartzen. Bestela ere nahiko urduria naiz, eta orduan lanean estres handia neukan.
Aldaketak nabaritzen hasi zinen?
-Bai, batez ere, ahultasuna sentitzen nuen. Denbora oso gutxira hasi nin-tzen komunera gehiago joaten eta odola botatzen, baina ez nion halako garrantziarik eman, momentuko zerbait zela pentsatzen nuen.
Baina ez zen hala izan.
-Okerragora joan zen. Momentu bat iritsi zen non komunera joatea larritasun handia bihurtu zen, ez nintzen iristen. Halako batean odol putzu handi batekin aurkitu, eta gurasoei kontatu nien. Segituan Zumarragara joan eta digestioko zonara eraman ostean, kolonoskopia bat egin eta gai-tza detektatu zidaten.
Odol putzua ikusi zenuenean zer pentsatu zenuen?
-Shock handia izan zen. Beldurra sartu zitzaidan, gauza okerrenak pentsa-tzen hasi nintzen. Hala ere, medikuak momentuan esan zidan zer neukan eta bizitza osorako izango zela ere bai.
Eta nola jaso zenuen albiste hori?
-Kolpe gogorra izan zen. Bizitza guztirako medikatu beharko nuela esan zidaten, eta dena aldatuko zitzaidala. Oso zaila egin zitzaidan asimilatzea.
Tratamenduarena nola izaten da?
-Gaitza diagnostikatzen dizuten unetik medikazioarekin kontrolatzea kosta egiten da. Asko daude, baina gorputzarekin bat egiten duena aurkitu arte saiakera asko egin behar dira. Nik urte txar batzuk pasa nituen; ospitale askotara joan nintzen eta medikazio asko probatu.
Zenbat urteren ostean lortu zenuten zure medikamentua aurkitzea?
-2008-2009 urtean Iruñara joan nin-tzen eta bertako medikuak esan zidan: “Adei, zenbat pastila hartzen dituzu oraintxe?” Nik 15 hartzen nituela esan nion eta harrituta gelditu zen: “eta oraindik bizirik zaude? Izugarria da har-tzen ari zarena”. 16 kilo galduta nengoen, ez nuen argirik ikusten. Dena zen komuna eta komuna. Poliki-poliki medikazioa aldatu zidaten, baina aldaketa nabaritzen hasi nintzen zazpi hilabeteren ondoren.
Ordutik hobekuntza bat izan da?
-Orokorrean bai, momentu oso onak eta oso txarrak izan ditut.
Broteak edozein momentutan etorri daitezke?
-Esaten dute emozioari eta estresari lotuta dagoela baina ez dago jakiterik noiz etorriko den.
Bizitza aldatu dizu.
-Dudarik gabe. Bizitza osasuntsu baten aldeko apustua egin nuen. Adin horretan, gainera, lagunekin atera-tzen zara baina larritasunarekin zaudenean, jendeak ez du ulertzen. Taberna batean sartzen nintzenen lehenengo gauza egiten nuena komuna non zegoen begiratzen nuen, korrika atera behar izaten nintzelako. Ezin nuen bizitza normala egin. Pentsa, kalera ateratzen nintzen bakoitzean beldurrez egoten nintzen, ustekabean kakagurea sartzen zitzaidalako eta ezin niolako eutsi.
Lagunei gaitzaren berri emanda karga bat kendu zenuen gainetik?
-Bai, baina gero nire gainera etorri zen. Jendeari kontatukoan galdera asko egiten zizkidaten, eta ia egun osoa horri bueltaka ematen nuen. Bizitza sozialik ez izatera pasa, eta depresio batean murgildu nintzen. Nire gurasoen etxean nire apartamendua egin nuen behar nuen guztiarekin eta ez nintzen ateratzen. Badakit askok ez zutela intentzio txarrarekin egiten, lagundu egin nahi zuten, baina nik arnasa behar nuen, beste zerbaitetaz hitz egin.
Izaera aldatu dizu?
-Bai. Baina gaitza baino lehen esan daiteke bide txar batetik nindoala eta gaitzari esker “zuzendu” egin dudala. Gaitzak alde positiboak ere izan ditu, adibidez, ikasten hasi nintzen. Pasatu dudana eta gero aldatuko dudan gauza bakarra fase negatibo hori izango zen, baina niri ere asko lagundu dit. Latzak pasa ditut, baina gaitza izango ez banu, agian beste bidea ere ez zen hobea izango. Bizitzak uste dut abisu bat eman zidala bide ona aukeratzeko.
Gaitza ezagutzea beharrezkoa da.
-Bai, normalizazioa beharrezkoa da. Adibidez, afektatuak biltzen dituen elkartea dago Donostian, ACCU izenekoa. Bertan antzeko egoeran dauden pertsonak biltzeko aukera ematen du eta hainbat zerbitzu eskain-tzen dira. Gaitza duten batzuk ere galderak egiten dizkidate eta hau esaten diet: hartu arnasa eta pazientziarekin hartu. Maratoi bat egitea bezala da, baina ez du amaierarik. Bestalde, kanpainak ere egiten dira. Ordizian, esaterako, komuna presaz erabili behar duten pertsonentzat pentsatua dagoen kanpaina jarri dute eta halakoak nahitaezkoak dira.
Más en Sociedad
-
Euskadi muestra su perplejidad por el boicot de las comunidades del PP al reparto de menores migrantes
-
El PNV acusa a Bildu de "dar bandazos" con el nuevo hospital de Tolosaldea
-
Una bacteria que se alimenta de carne humana se cobra ya cuatro muertos en Florida
-
La UE propone elevar dos euros los precios de las cajetillas de tabaco