DONOSTIA. Eztabai ekimenaren bigarren edizioak komunismoa, artea, turismoa eta Jaunkoikoa eta zientzia gaiak jorratuko ditu, besteak beste. solasaldi ireki bat da, non parte hartzaileek gaurkotasuneko gaiei buruz hitz egingo duten, parez pare, erreferentziazko gonbidatuekin. Hori izan liteke, bi hitzetan, Eztabai ekimenaren mamia. Hain zuzen ere, Platypus Labs-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin prestatu duen ekimen honen helburua da gaur-gaurko gaien inguruko eztabaida publikoa dinamizatzea.

Hainbat afari antolatuko dira Ni Neu jatetxean, hileko lehen ostiraletan eta afari horietan parte hartzaileak solasean arituko dira gonbidatuekin, kasuan kasuko gaiari buruz. Gonbidatuak begiratuki aukeratuko dira, gaiaren arabera, pisuzko iritziak eman eta tertuliak aberasteko xedez. Solasaldi guztiak moderatzen Fernando A. Busca kazetaria jardungo da.

Bigarren denboraldi honetan saio hauek antolatu dira:

- 2018ko azaroak 30 (jada egina). Zenbat etorkin dira gehiegi?

- Otsailak 1. "Jaungoikoaren nahia". Bertan izango dira, José Ignacio Pérez, EHU/UPVko erretore ohia; Mikel Iraundegi, Donostiako elizbarrutiko familia zerbitzuaren arduradura eta Oscar González Gilmás, EHU/UPV-ko Zeintziaren logika eta filosofía departamentuko irakaslea.

- Martxoak 1 "Komunismoa, mende baten fedea".

- Apirilak 5. "Zertarako balio du arteak"

- Maiatzak 10, "Gipuzkoako Diputatu Nagusiko hautagaien arteko tertulia

- 6 de junio. "Tourist go home! (and leave your cash)"

Eztabai-ko saioak bideoz grabatuko dira eta zuzenean emango dira sare sozialen bitartez. Material guztia edozeinek erabili ahal izango du.

Ekimen honen filosofia, #eztabai estilo liburuan islatuta, honako hau da «Euskaldunen artean gai garrantzitsuak mahai baten inguruan tratatzen direla esaten da. Horri ohore egiteko, tertulia hauek jarri ditugu abian, sabela betetzen dugun bitartean interes orokorrekotzat jotzen ditugun askotariko gaiei buruz hitz egiteko».

Sustatu nahi den eztabaida publikoaren ikuspegi hori osatzeko, zera erantsi behar dugu: «mahaiaren bueltan, guztiok gara berdin. Ez dago mailarik, ez klaserik. Beraz, autoritate argudioek ez dute baliorik. Sutsuki eztabaidatu daiteke, indar handiagoarekin edo txikiagoarekin, baina beti errespetu faltan erori gabe, eta eraso egin gabe. Iritzi arrazoituak bide ematen dio egiari".

"Departamentuaren politika kulturalaren ildo estrategikoetako bat eztabaidaren eta pentsamendu kritikoaren sustapena da. Zentzu horretan, horrelako ekimen batek gure laguntza eta babes osoa merezi du. Uste dugu gaur aurkezten duguna bezalako programek gai jakinen inguruko ezagutza zabaltzen dutela, eta eztabaida eta hausnarketa pizten laguntzen dutela. Horrek guztiak, gainera, bere aletxoa jartzen du, herritar guztien konpetentziak hobetzen eta iritzi kritikoa eraikitzen laguntzen baitu, eta horrek, aldi berean, gure gizartearen kalitate demokratikoa sustatzen du", esan du Presak.

Sarrerak saio bakoitzaren 10-15 egun baino lehen jarriko dira salgai 18 euroren truke. Informazioa eta sarrerak honako helbide honetan: http://www.eztabai.eus/.

Dagoeneko sarrerak salgai daude.