Argitasuna, hormarik gabeko espazio zabalak, goxo egoteko txokoak, edota tximuak moduan ibiltzeko moduko tokiak. Haurra dago erdigunean, eta pertsona oso gisa begiratzen zaio, bere gaitasun eta zailtasunekin. Honakoa ez da utopia bat, Arizmendi ikastolan gertatzen da, eta Konfiantzaren Pedagogiaren bidez lortzen dute. Helburua? Pertsona euskaldunak, kooperatiboak eta konpetenteak osatzea. "Euskalduntasunetik mundura zabaltzea da gure xedea, subjektu eta komunitate autoeratuak sortzea Konfiantzaren Pedagogiaren bidez eta eredu kooperatiboaren bideari jarraituz".
Abentura berri bat 2015ean Konfiantzaren Pedagogia liburua argitaratu zuten eta halaxe definitzen dute bertan kontzeptua: "Pertsonari bere hezkuntza ibilbidean laguntzea bere buruarengan, besteengan eta bere testuinguruan konfian-tza izan dezan bere gaitasunak ahalik eta ondoen garatu ditzan eta zoriontsu izan dadin".
Konfiantzaren Pedagogiak oinarri teoriko jakin batzuetatik edaten badu ere oinarrian, begirada humanoa dago: "Begirada positibo bat, zailtasun zein gaitasunez beteta dagoen pertsona ikustea ahalbidetzen duena, eta aldi berean, hobetzeko bide horretan bidelagun garela pentsatuz".
Espazioaren esanahia aldatuz Une honetan, etapa guztietan ari dira lantzen Konfiantzaren Pedagogia. Haur Hezkuntzan, esate baterako, gela-logika desagertu dela erakusten digute, ez baitago hormarik. "Gelako giroa osasuntsua izatea ezinbestekoa da, baina ikastola bere hormetatik haratago doa". Horrek adinen arteko nahasketa ahalbidetzen du, beti ere irakaslearen begiradapean, nahiz eta talde bakoitzak baduen ere erreferen-tziazko tokia behar den momentuetan, alegia, ipuin kontaketetarako, an-tzerkietarako, etabar. "Gozamen bat da ikustea bost urteko haur bat hiru urteko bat zaintzen, edo nola ikasten duten txikiek handienengandik".
Ikasle guztien beharrak kontuan hartzea ere oso garrantzitsutzat jo-tzen dute. "Batzuk oso aktibo etortzen dira, eta beste batzuk, berriz, goxotasuna behar dute. Horrexegatik gure ikasleak goizetan ikastolara datozenean, bakoitzak erabakitzen du zein espaziotara joan, aurretik aipatu den horregatik".
Lehenengo changemaker ikastola
Azaroan, Madrileko Teatro Español eszenatokian nazioarteko Ashoka erakundearen eskutik changemaker izendapena jaso zuen Arizmendi ikastolak. Ordura arte, zazpi ziren Espainiako estatuaren lurraldean sare hau osatzen zutenak. Bere izaera eralda-tzaileagatik lortu du errekonozimendu hau. Nazioarteko sare honetan ari-tzeak bere konpromisoa areagotzea dakar, hezkuntzan ikastolek eginiko ekarpen eraldatzailea ezagutarazteko, eta, aldi berean, beste testuinguruetatik datozen ekarpenez ikasteko eta hobetzeko obligazioa. Informazio gehiago: www.arizmendi.eus webgunean. N.G.