Kaldereroak otsailaren 2an iritsiko dira
DONOSTIA. Otsailaren 2an, larunbatean, hirian zehar ibiliko dira kaldereroen konpartsak, inauterien etorrera iragarriz. Festetako zinegotzi Alfonso Gurpeguik aurkeztu ditu ekitaldiak. Guztira kaldereroen 16 konpartsa ibiliko dira hiriko auzoetan barrena: bost otsailaren 1ean, ostiralean, irtengo dira; zortzi, otsailaren 2an, larunbatean; bi, otsailaren 8an, ostiralean; eta azkena otsailaren 9an, larunbatean.
Alfonso Gurpeguik azaldu duen bezala, "ia auzo guztiek dute konpartsa: Aiete, Altza, Amara, Antigua, Erdialdea, Egia, Gros, Herrera, Loiola eta Parte Zaharra auzoetako kaleetan desfilatuko dute festa honetako pertsonaiek: kaldereroak, zingaroak eta abar. Guztira 4.414 pertsonak hartu dute parte. Konpartsetan parte hartuko duten pertsonetatik, 586 emakumeak dira, 616 gizonak, 1.652 neskak eta 1.560 mutilak".
Azken urteotan bezala, Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalak oroitzapenezko txapa bat egin du aurtengo kaldereroetarako. Konpartsaren arduradunen hitzetan, horrekin omenaldi bat egin nahi diote emakumeari.
"Otsailaren 3an ere, igandean, -adierazi du Gurpeguik- izango dugu festa, Inude eta Artzainen konpartsak aterako dira eta: Groseko konpartsa auzo horretan ibiliko da, eta Kresala konpartsa, berriz, Parte Zaharrean. Ikasbide ikastolak, aurten 25. urteurrena duela eta, Amaran eta Loiolako Erriberetan aterako du konpartsa otsailaren 10ean, igandean, eta, azkenik, martxoaren 2an, Antiguako konpartsak desfilatuko du".
Más en Sociedad
-
Los Mossos investigan un grupo de WhatsApp entre menores de Barcelona con presunto contenido sexual
-
Renfe ha iniciado los traslados en autobús entre Andoain e Irun este viernes
-
La meteorología adversa desvía más de diez vuelos de el aeropuerto de El Prat
-
Ni la lluvia puede con la emoción de Hondarribia con la Kutxa Entrega