Bi bizkaitar gazte hil dira auto-istripu batean Bolivia hegoaldean
LA PAZ. Istripua igandean gertatu zen, Puerto Chubica herritik gertu. Eduardo Abaroa parketik Uyunara bidaiatzen zeudela, beren lur orotarako ibilgailuak itzulipurdi bat eman zuen.
Potosíko Poliziako komandanteak, Iván Quiroz koronela, EFE-ri jakinarazi dionez, ibilgailua lur malkartsuetatik zebilen eta bidea estu samarra zen iraulketa gertatu zenean maniobra txar baten erruz.
Polizia jefeak esan duenez, bi hildakoak ibilgailuaren goiko partean zeuden. Biak, 26 eta 27 urtekoak, Bizkaikoak ziren.
Gorpuak La Paz-era eraman zituzten eta bertan Espainiako enbaxada tramiteetan dabil aberriratzeko.
Ibilgailu berean 26 urteko beste euskaldun bat zioan eta eskubiko ukondo eta besaurrean traumatismoak ditu.
Más en Sociedad
-
‘Bizi osorako etxebizitzak’ aurkeztu dituzte Usurbilen
-
El turismo en Euskadi refuerza su protagonismo como actividad económica en un clima de confianza
-
El Gobierno español avanza la fecha para iniciar la reubicación de 3.975 menores migrantes
-
Ascienden a cinco las personas afectadas por el escape tóxico en las piscinas de Elgoibar