donostia. Ohiturari jarraituz, Santa Ageda egunaren bezperan, larunbatean, koplak kantatzen aritu ziren Donostian Antiguako batzokiko kideak. Ohiturari jarraituz, baita ere, Eneko Goia alkatea bertan izan zen, baita Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria ere, baserritar jantziak soinean eta makila eskuan. GBBko buru Joseba Egibar, Juanra Viles zinegotzia, Olatz Peon Tolosako alkatea, María Eugenia Iparragirre senataria eta Joseba Agirretxea diputatu jeltzalea ere kantari aritu ziren, besteak beste. Argazkia: N.G.