“Kontzientzia maila euskararen inguruan badago. Gure ardura da maitasunezko giro bat sortzea”
larrabetzu- Txinatik ekarritako objektu bat erakusten du Martinez de Lezeak ilusio handiz, Zupiriaren eta Kaltzadaren aurrean. Trebea da historiak kontatzen, eta betiko lez, bere kontakizunak ez du hutsik egiten:
-Gauza zoragarri bat erakutsiko dizuet. Kutxa hau Txinatik etorri da. Eta hauxe dago idatzita hor barruan, ikusten den arroz-ale honetan. Irakurri, Bingen.
Zupiriak eskuan hartzen du eta gertutik aztertu egiten du. Barruan dagoen mezua txikia omen da, begi bat isten baitu kontseilariak, ondo enfokatzeko edo. Asmatzen du azkenean eta ahoz goran dio: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik”.
-T.M.: Hor dago koxka! Dakitenek hitz egiten badute, lana errazten digute guri, oraindik ikasten ari garenoi. Ez da bakarrik gure esfortzua izan behar, ondo dakitenak ere inplikatu behar dira.
B. Z: Euskarak zer funtzio bete-tzen du zure bizitzan?
-T.M.: Euskara behar dut, gainera entzutea gustuko dut. Nire seme-alabek euskaraz badakite. Adibide bat jarriko dizuet: lagun batek esan zidan La herbolera euskarazirakurtzen zegoela eta hori ezinezkoa da nik gazteleraz idazten dudalako. Baina berak jarraitu zuen: esaten duzun guztia, nola idazten duzun, nola espresatzen zaren, ingurua, pertsonaiak... dena dago euskaraz. Honekin guztiarekin esan nahi dudana da gaztelaniaz ere transmititu dezakegula euskal kultura.
-P.K.: Funtziorik oinarrizkoena betetzen du euskarak, eta gainon-tzekoak konektatzen ditu. Euskarak niri azaltzen dizkit ohiturek eta familia-tradizioek ezin dezaketen gauzak. Munduari begira-tzeko modu bat da.
-T.M.: Nire kasuan, historia maite dudala eta Euskal Herriko historian aditua naizen aldetik (bere ohiturak, sinesmenak, liskarra). Garai horretako jendeak euskaraz egiten zuen dena eta nik beste hizkuntza batean irakurri arren, errealitate hori nik euskaraz ikusten dut.
-P.K.: Kontzientzia maila euskararen inguruan dago. Arantxa Urretabizkaiak esan zuen behin: “uste dut euskara ikasi duen edonor dela txori eta ornitologo”. Beti bilatzen ditugu existitzen ez diren logikak.
-T.M.: Gure ardura da maitasunezko giro hori sortzea eta erakustea herri honen beharra eta kultura eta euskara tradizioarekin jarraitu.
-P.K.: Giro hori sortzearen ardura guztiok daukagu. Guk, batez ere, plazer hori transmititu behar dugu.
B.Z.: Instituzioek mezu bat helarazi dute gaurko egunean: ‘Zer egin dezaket nik euskararen alde’?
-T.M.: Nire kasuan, ni beti zerbait egiten ari naiz. Hasi ginen Kukubiltxo taldearekin gizona eta biok antzerkian. Gero telebistara pasatu nintzen eta 5 urte egin nituen, 1.200 programa egin nituen guztia euskaraz. Gidoiak nik presta-tzen nituen eta orain liburuekin berriz euskaraz eta erderaz ari naiz. Hitzaldiak ematen ditut eskoletan euskaraz.
-P.K.: Edozein euskaldunek bezala, erabiltzen dut nik. Bakoitzak ahal duen inguruan, lehen aipa-tzen genuen giro hori sortzen lagundu behar dugula. Giro hori bersortzeko ardura daukagu. Lan mundua izan daiteke, herriko bizitza... Saiatu hori ere trasmiti-tzen. Bakoitzak jakingo du zein den bere esparrua. Izan daiteke aurrean jartzen den pertsonari lehenengo hitza euskaraz egitea. Hori gonbite bat da giro horretan jendea sar dadin. - U. Razkin
Más en Sociedad
-
Educación y sindicatos se volverán a reunir esta tarde para continuar con la negociación
-
ELA y LAB denuncian la "euskaráfoba, reaccionaria y regresiva"
-
Un perito defiende ante la jueza el papel de Aemet en la DANA: "Sus predicciones tenían que haberse tenido en cuenta"
-
Euskadi activa este sábado el aviso amarillo por fuertes lluvias con granizo