EITB-k kamera-operadore batenganako "eraso sexista" salatu du Lantzeko inauteriak grabatzen ari zela
IRUÑEA. EiTB euskal erakunde publikoak Nafarroako Lantz herriko inauteriak grabatzen ari zen kamera-operadore batek sufritu duen "eraso sexista" salatu du prentsa-ohar batez bidez.
Lekukoek azaldu dutenez, kamera-operadorea inauterietako jaia grabatzen ari zela argazkiak ateratzen ari zen turista batekin behaztopatu da. Horren ondorioz, EiTBko langilea inauterietako pertsonaien ibilbidearen erdian geratu da.
Jarraian, Ziripot pertsonaiaz mozorrotuta zegoen gizonak operadorea bi besoetatik hartu eta oso zakar ibilbidetik atera du.
Gertaera horren ostean, Euskal Irrati Telebistak prentsa-ohar bat bidali du kamera-operadoreari "bere babes osoa" erakusteko gaur goizean sufritu duen erasoagatik.
Más en Sociedad
-
Un nuevo análisis genético predice el riesgo de obesidad adulta desde la infancia
-
Bebe y Ariel Rot encabezan la nueva edición de Irun Zuzenean, que se amplía a cuatro fines de semana en el CBA
-
Sorotan Bele, Alberto Lasa y María Jesús Berrotaran optan este año a la Insignia de Oro de Hondarribia
-
¿Puede la IA de WhatsApp leer tus mensajes? Esto es lo que dice Meta