Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Bergarako Udalak eta Jardun euskara elkarteak UEMA Eguna ospatuko dute gaur Bergaran. Goizetik hasita, hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, umeentzako jokoak, ekitaldi instituzionala, kantu-jira, herri-bazkaria eta dantzaldia izango dira herriko kaleetan barrena.