Síguenos en redes sociales:

Neurozientziari buruzko lan batek lortu du 2009ko CAF-Elhuyar sari nagusia

adimen artifizialaren inguruko unai brea kazetariaren artikulu bat ere errekonozitu dute

Neurozientziari buruzko lan batek lortu du 2009ko CAF-Elhuyar sari nagusia

Donostia. Neurozientzia, itsas ikerketa eta adimen artifiziala ardatz duten hiru lanek jaso zituzten atzo 2009ko CAF-Elhuyar sariak. Zehazki, Leyre Echeazarra ikerlaria, Itziar Tueros kimikaria eta Unai Brea kazetaria izan ziren sarituak Usurbilen Elhuyar Fundazioak duen egoitzan egin zuten ekitaldian. Bestalde, gazteei zuzendutako zientzia narrazioen saria ebatzi gabe geratu zen, "aurkeztutako lanen maila" ez dutelako nahikotzat eman.

Dibulgazio artikulu orokorren saria izan zen Echeazarrak jaso zuena. Neurozientzia arloko iker-tzaileak Ispilu neuronek besteen larruan jartzen gaituzte lanarengatik izan zen errekonozitua. Gaiak epaimahaikide guztiak hasieratik erakarri zituen, berri-tzaile eta originala izateaz gain, "oso gurea" delako, epaimahaikideek aipatu zutenez: "Burmuinaren enpatia prozesua tratatzerakoan, gizakion ikasketa prozesuaren ikuspegi berri bat ematen du lan honek".

Doktore tesian oinarritutako dibulgazio artikuluaren saria Tuerosentzat izan zen, Azti-Tecnalian itsas ikerketan lanean ari dena, Bizkaiko Labe Garaien lorratzak Sopelanako hondartzetan lanagatik. Hondartza horietan labe garaiek isuritako hondakinen arrastorik geratzen den ikertu du gazteak, eta oso era ulergarrian laburbildu du bere lana aurkeztutako artikuluan. Epaimahaiaren hitzetan, lan honek "ipuin moduan" eramaten du irakurlea tesiaren emaitzetara.

kazetaritza Azkenik, zientzia kazetaritza alor berrian Argiako Unai Brea izan zen garaile, urrian argitaratutako Adimen artifiziala. Iritsiko dira gure parera? lanarengatik. Epaimahaikideek artikuluaren erakargarritasuna, publiko orokorrarentzat irakurtzeko atsegina izatea eta edukiaren maila zientifikoa nabarmendu zituzten.

Atzoko sari banaketan, gainera, 2007ko sarietan zientzia dibulgazio lanetan irabazle izan zen Javier Navarro Los Arcosek Fisika eta Metafisika liburua aurkeztu zuen.

Aurten saritutako hiru lanak Elhuyar aldizkariaren maiatzeko alean argitaratuko dituzte