Ikasturte honetan jarri du martxan Orereta Ikastolak Añabirtateko baso-eskola, pedagogia eraldatzailean aurrerapausoak ematen jarrai-tzeko asmoz. Natura ikasgelara ekarri edo ikasgela bera naturara zabaltzetik haratago, basoa bera bihurtu da ikasgela, bere errutina, arau eta eduki propioekin. Izan ere, edukiak kurrikulum ofizialean oinarrituta daude eta baliabide didaktiko nagusia natura bera da.
Haurra eta naturaren arteko harremana sustatuz, ikasleen garapen osoa bultzatzea du helburu. Esperimentazioaren eta jolas-librearen bitartez, haurrek euren gaitasunak, trebetasunak, ezagutza eta kezkak sustatzea da bere xedea eta, aldi berean, ingurune naturalak eskain-tzen dituen aukerez jabetzea eta natura errespetatzen ikastea.
Hiru ardatz pedagogiko
Orereta Ikastolako aire zabaleko hezkuntza-gunea Ikastolako hezkun-tza-proiektuaren parte da eta, beraz, ardatz pedagogiko berberak ditu: konfiantzaren pedagogia oinarritzat hartuz, atxikimendu seguruak eskain-tzen zaizkio haurrari -behar duen segurtasuna eta autokonfiantza- bere ingurunea esploratzeko, ezagutzeko eta pertsona gisa hazteko.
Bigarrenik, haurraren autokonfian-tza osatzeko ezinbestekoak dira helduen maitasuna eta onespena. Haurrak bizitzarekiko jakin-mina garatu dezan helduen onespena, maitasuna eta errespetua behar ditu. Azkenik, ikuspegi sistemikoa hartzen du kontuan, zeinaren arabera, haurra pertsona soziala da eta taldearen eta komunitatearen onespenaren beharra dauka.
Norberak bere txikitik ere jar dezake bere hondar alea mundua ardura-tsuagoa eta konprometituagoa izateko. Orereta Ikastolak, baso-eskolaz gain, baratze eta autokonpostarako gune propioak ditu, baita sukalde propioa eta bertako produktuekin egindako etxeko otorduak ere ikasle guztientzako. Momentuz Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara bitarteko ikasleek erabiltzen dute, nagusiki. Bestalde, baso-eskolaren ekimena martxan jartzeko Kutxa Ekoguneko profesionalen aholkularitza izan du Orereta Ikastolak.
1.500 ikaslek, 1.000 familiak eta 180 profesionaletik gorak osatzen dute Ikastola. Irabazi asmorik gabeko erakundea, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kidea eta herri onurako kooperatiba da, herrikoa eta parte-hartzailea. 60ko hamarkadan sortu zen, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta.