OVID-19a osasun krisi izatetik krisi ekonomiko ere bilakatu da eta bere eragina herri guztietan eta enpresa gehienetan, batez ere txiki eta ertainetan, nabarmendu da.

Biztanleria ere gogor sufritzen ari da. Izan ere, langabeziaren portzentaia 2,41 puntu igo da azken hilabeteetan: aurtengo otsailean %9,69ko langabezia-tasa zuen, eta abuztuan, berriz, %12,10koa. Abuztu amaierako datuen arabera, 4.418 langabe daude eskualdean.

Ekaineko datuen arabera, Oarsoaldeko enpresetan 5.247 pertsona aurkitzen ziren ABEE (Aldi Baterako Enplegu-Erregulazioko Espedientea) egoeran, baina orain aldiz, abuztu bukaeran 612 pertsona dira ABEE egoeran daudenak; horietatik 272 (%44,44) gizonezkoak dira eta 340 (%55,56) emakumezkoak.

Pandemiak martxoan eztanda egin zuenetik, Oarsoaldea garapen agentziak 608 enpresekin hitz egin du. “Etenaldia” eta “ziurgabetasuna” dira koronabirusaren krisiari dagokion etapa laburtzeko gehien erabiltzen dituzten hitzak.

Hiri-ekonomia, turismoa, kultura nahiz aisialdia eta pertsonen mugikortasun sektoreak izan dira kolpatuenak konfinamendu garaian. Gainera, aldez aurretik zailtasunak zituzten eta autonomoen eta enpresa txikien presen-tzia handia dutenez, egoera ahulagoan daude.

Jarduera gehiena eraikuntzak eta industriak izan dute, eskaera jaitsi, salgaien mugimendua murriztu eta ziurgabetasuna izan arren. Ildo horri jarraiki, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan sartu dira eta lanorduak murriztu dituzte.

Eraikuntzaren sektorean obra publikoak eta fatxaden birgaitzea mantendu egingo dira eta urte amaiera arte badago jarduera.

Elikagaiak eta teknologia

Eragin txikia

Teknologia berriak, energia, sozio-sanitarioa, logistika eta elikagaiak sektoreetan eragin txikiagoa izan du pandemiak. Dena den, testuinguru orokorrak eragiten die eta etorkizuna egoera orokorraren bilakaeraren araberakoa izango da.

Teknologia berriei dagokienez, aurretiaz hitzartutako proiektu-zorroaren gainean lan egin dute eta orain jardueraren %100era itzuli dira, berriz eusten ari baitzaizkie proiektuei. Are gehiago, proiektu berriak ateratzen dihardute eta beren egoera abaguneak bultzatuta etorri da. Sektore honen ustez, etorkizunak aukerak eskainiko dizkie.

Enplegua mantentzea eta egoerarekiko bizirik irautea bihurtu dira enpresen kezka nagusi. Ondoren, diru-sarrerak desagertuta edo murriztuta, gastuei aurre egiteko likidezia lortzea izan da beren kezka handia erresistentzia-etapa honetan. Enpresen ehuneko handiak enpresa-sarea mantentzen laguntzeko likidezia-programak lortu ditu edo horretan dihardu.

Bestalde, merkataritza egoera berrira moldatuz joan da. Errealitatea desberdina da, azpisektorearen eta negozio-eredu ezberdinen arabera. Gutxien sufritu duen sektorea elikagaiena izan da, oinarrizko jardueratzat jo baitzen. Halaber, hobe egokitu dira bere negozio-ereduan online salmenta zutenak.

Moda kaltetuena

‘Stock’ ugari

Aldiz, moda, osagarriak eta bitxiak izan dira kaltetuenak. gutxiago saltzen ari dira ekitaldiak ez direlako egiten... batik bat, zaila suertatzen ari zaie jaietan eta eskoletan funtsatutako produktuak zituztenei. Nolanahi ere, dagoeneko gauzak erosiak zituzten eta saldu ezin duten stocka dute.

Baina sektore honetan ere egon dira zenbait argitasun printzak. Izan ere, deskonfinamendua hasi zenean tokiko saltokiei utzi zi-tzaien lehenago irekitzen saltoki handiei baino. Horri suspertze-neurriak, hala nola bonu kanpainak, gehitu behar zaizkio, apur bat piztu baitituzte salmentak. Hala eta guztiz ere, merkataritza gune handiek ireki dutela hauteman da.

Oro har, segurtasun-neurriek ez dizkiete salmentei eragiten eta saltokiak arazorik gabe egokitu dira. Modaren sektoreak du egoerarik zailena, jantziak desinfektatu behar baititu.

Azkenik, ostalaritzako establezimendu gehienak nahiko ondo ari dira lanean, batez ere asteburuetan. Jendeak nahiago du terrazatan kontsumitzea, beraz, hori dutenek zentzu horretan abantaila dute. Era berean, eguraldia lehen baino faktore kritikoagoa da, eguraldi onarekin oso ondo lan egiten baita.

Kulturaren eremuan jarduera eta ekitaldi guztiak eten ziren eta artisten nahiz enpresen zati garrantzi-tsua jardunik gabe gelditu zen. Ekitaldiak berriz formulatu behar izan dira.

Antzeko egoeran aurkitzen dira artisautza eta ogibide sortzaileak. Kasuren batean fakturazioa asko jaitsi da eta jarduera eten ere bai beste kasu batzuetan.

Jakitun dira sare sozialak eta merkataritza elektronikoa ezinbesteko alderdiak direla bizirik irauteko eta beren jarduerekin aurrera egiteko.

Errealitate anitzak

Diagnosia

Oarsoaldea garapen agentziatik onartu dutenez, sektorerako planteatu diren laguntzek ezin diote errealitate anitz eta zail honi eran-tzun. Aldez aurretiko ezegonkortasunak pertsona asko laguntzetatik kanpo uzten ditu, ez baitituzte beharrezko baldintzak betetzen.

Herri administrazioen aldetik sektoreak laguntzekin dituen arazoak mapeatzea interesgarria li-tzateke, arau aldaketak proposa-tzeko.

Ekainean 5.247 pertsona zeuden ABEE egoeran, abuztu bukaeran, aldiz, 612 ziren

Ostalaritzako establezimendu gehienak ondo ari dira, batez ere terraza dutenak

Langabezi tasa 2,42 puntu igo da azken hilabeteetan, abuztuan %12,10ekoa izanik

Enplegua mantentzea eta bizirik irautea bihurtu dira enpresen kezka nagusiak