Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroaren iritziz, BBVAk Sabadellen akzioak erosteko egindako eskaintza publikoak gehiegizko kontzentrazioa ekar lezake merkatuan, batik bat Katalunian eta Valentziako Erkidegoan.
Bartzelonako Mobile World Congress (MWC) biltzarrean izan da Ekonomia ministroa, eta adierazpenak egin zituenean, “gertaerei ez aurre hartzeko” esan zuen, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionala (MLBN) egiten ari den, eta dagoeneko bigarren fasean dagoen eragiketaren azterketa behar bezala amaitu arte.
Gobernuak EEPari buruz zer nolako jarrera duen galdetu ziotenean, Cuerpok argi esan zuen publiko egin zenean bertan “kezkati” agertu zela Espainiako Gobernua operazio horren aurrean. Bere ustez merkatuan gehiegizko kontzentrazioa eragin omen lezake, batik bat Katalunian eta Valentziako Erkidegoan.
EEParen oinarriak onartu beharko dituen Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala (BMBN), Sánchezen Gobernuaren erabakia ezagutu arte itxarotearen alde agertu da, baldin eta azkenean, MLBNren azterketa Ekonomia Ministeriora eta Ministroen Kontseilura eramaten bada.
2024ko azaroan iragarri zuen MLBNk BBVAren EEParen analisia 2 fasean sartu zela, beraz, planteatutako eragiketa zehatzago eta sakonago aztertu behar zen. Une hartan, Konpetentziak hiru arrisku garbi ikusten zituela esan zuen, eta informazio gehiago behar zutela arrisku horiek baztertu ahal izateko: ETEen merkataritza-baldintzek okerrera egin zezaketela, ETEei kreditua murrizteko arriskua egon zitekeela, bai eta eskuratze-merkatuan ere baldintzak okertu egin zitezkeela (STak edo datafonoak).
Eragiketa horretan interesa zuten alderdi desberdinek alegazioak aurkezteko aukera zabaldu zuen prozedura horrek, baita egin ere, enpresa-elkarte, sindikatu eta merkatari-tza-ganberek, guztira, 79 pertsonazio-saiakera egin baitzituzten.
Azkenean MLBNk baztertu egin zituen alegazio horiek guztiak, Sabadellekoa izan ezik, ez eta eragin handiena pairatuko zuten eskualdeetako lehiaren agintarien bi txostenak ere: Kataluniakoa eta Valentziako Erkidegokoa, horien izaera loteslea ez izan arren.
Gertaeren zehaztapena
Bete beharreko hurrengo urratsa, MLBNko Lehiaren Zuzendaritzak gertaerak zehazteko agiria bidaltzea izan da (bertan jaso dituzte eragiketak planteatzen dituen lehia-arazo nagusiak, ez da beraz, MLBNren jarduera-proposamen bat, ezta zuzendaritzaren erabaki irmoa ere).
Dokumentu hori urtarrilaren 31n bidali zitzaien interesdunei (BBVAri eta Sabadelli), eta horrekin batera, gutxienez 10 eguneko eta gehienez 15 eguneko epea eskaini zitzaion Sabadelli alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Bigarren fase honetan, identifikatutako arrisku horiek murrizteko edo deuseztatzeko BBVAk proposatu dituen konpromisoen merkatu-testaketa berri bat egingo du MLBNk, eragiketak eragingo dituen erakundeen iritzia kontuan hartuta, hala nola beste banku eta enpresa-erakunde batzuena.
Ondorioz, eragiketa 2. fasera eramateak, praktikan, EEParen denbora mugak zabaltzea ekarri du, fase hau hiru hilabete luza daitekeelako.