Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak parte hartuko du datorren asteazkenean Diputatuen Kongresuan egingo den osoko bilkuran eta beroa izatea espero da; izan ere, EAJk galdera zuzena egingo dio Sanchezi, alderdi jeltzalearen arabera azkenaldian Moncloa oso jarrera garbia erakusten ari delako “arau berriak erabiliz estatua birzentraliza-tzeko, konferen-tzia sektorialen eskumenak euren kabuz zabaltzeko joera antzematen delarik”. Galdera Aitor Esteban bozeramaileak egingo dio.

Azken boladan garatu diren hainbat ekimenek eskumenen inbasioa dakartela salatu duten jeltzaleek eta, oraingoan, konferentzia sektorialetan jarri dute arreta; foro horietan biltzen direlarik arlo jakin bateko autonomia-erkidego guztietako kontseilariak eta kasuan kasuko ministroa. Esate baterako, ohikoak izaten dira osasun- edo hezkuntza-arloko bilkurak.

aEAJk bere galderan azpimarratu duenez, “babesa eskaintzen dioten alderdiek behin eta berriz ohartarazi arren”, Sánchez modu horretan jokatzen ari da. EAJk Estatuko Osasun Publikoaren Agentziaren lege-proiektuari osoko zuzenketa egin berritan erregistratu da osoko bilkurako galdera hori. Gainera, jeltzaleen ohartarazpenekin batera etorri dira proiektuaren erabateko zuzenketa sustatu duten Juntsekoen kritikak ere. Jarrera birzentralizatzaileak antzeman omen dituzte kataluniarrek.

EAJk, gainera, bihar bertan aurkeztuko du legez besteko proposamen bat Kongresuan, “eskualde-mailako eraldaketa ekonomiko eta sozialerako proiektuak susta-tzeari buruzkoa”, eskualde-perteak esaten zaie horiei, eta “autonomia-erkidegoen kudeaketa-gaitasunak berrezartzea dakarte, hartara oraindik erabilgarri dauden funtsen zati bat zuzenean kudeatzeaz arduratuko lirateke, enpresei eraldatze-prozesuetan lagundu ahal izateko”.

Bestelakoak Jon Iñaritu EH Bilduko diputatuak galdera luzatuko dio José Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroari, “ea zer egiteko asmoa duen Gobernuak, Pablo González kazetariaren bidegabeko atzerapenik gabeko prozesua izateko eskubidea bermatzeko (Polonian bi urte daramatza behin-behineko espetxealdian; Podemosek ere itaunduko du Espainiako presidentea– Ione Belarra idazkari nagusiak, hain zuzen ere–,“etxebizitza izateko eskubidea bermatzeko” Gobernua erabiltzen ari den formulen berri eman dezan.