Proces garaian egindako delituak ezabatzeko PSOEk Juntsekin eta ERCrekin adostutako amnistia legea aplikatzea izango da, auzitegiek 2024an izango duten erronka nagusia. Horri esker, Puigdemont presidente ohia estatura itzultzeko moduan izango da, eta gaitasungabetzea kenduko zaio Junqueras presidenteorde ohiari ere bai. Inolaz ere, oposizio gogorra espero da epaileen eta magistratuen aldetik, EBJAn zein KAn. Oraindik ere legebiltzarrean izapidetzen ari diren legea da, hamarkada bat baino gehiago hartuko du, 2012ko urtarrilaren 1etik –2014ko azaroaren 9ko kontsulta barne, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma eta Auzitegi Gorenaren epaiaren ostean independentziaren aldeko buruzagiak zigortu zituen 2019ko udazkeneko gertaerak– aurreko azaroaren 13ra arte.
PSOEk bakarrik erregistratutako lege-proposamenak abenduaren 12an gainditu zuen lehen azterketa Kongresuan. Behe Ganberatik otsaila aldera irten beharko luke Senatura joateko, bertan bi hilabetez geldirik egongo delarik, PPk egoitza legegilearen araudian egin berri duen erreformaren ondorioz. Kalkulu guztien arabera, udaberria aldera onartuko da behin betiko jarraian indarrean sartuz. Orduan aktibatuko da Justiziaren makinaria. Testuak dioenaren arabera –zuzenketa egin dakieke–, prozesuarekin zerikusia duten auziak eskuetan dituzten epaile eta magistratuek erabakiko dute lege berria aplikagarria ote den. Horretarako, “gehienez ere bi hilabeteko epea” izango dute, proposamenean bertan aurreikusita baitago gai horiek “premiazkoak eta lehentasunezkoak” izatea.
Proces-aren inguruko kausak honako epaitegi hauetan dauden nagusiki: Auzitegi Gorenean, non Junqueras eta beste hamaika buruzagi independentista epaitu eta zigortu zituzten, 13 urte arteko kartzela-zigorra eta desgaikuntza ezarriz sedizio, bidegabeko eralgitze eta/edo desobedien-tzia delituengatik; Kataluniako auzitegietan, non U-1eko kargu txikiak edo poliziak auzipetuta dauden; eta Auzitegi Nazionalean, bertan epaitu behar dituztelako Judas Operazioko 12 CDRak, eta Tsunami Democratic ere hantxe ikertzen ari direlako
Epaile eta magistratu horietako bakoitzak amnistiak bere auzietan duen eragina aztertu beharko du, eta automatikoki aplikatzen duen; bestela, Konstituzioarekin edo Europar Batasuneko arauekin talka egiten duela uste badu, Konstituzio Auzitegira (KA) eta/edo EBko Justizia Auzitegira (EBJA) jo beharko du, lege berriak horietako bakoitzak ezarritako estandarrak betetzen dituen argitu dezaten.
Bigarren egoera hori gertatuz gero, amnistiaren aplikazioa geldiarazi egingo da epaileek eta magistratuek Konstituzio Auzitegira edo Europar Batasuneko Justizia Auzitegira jo-tzen duten auzietan, auzitegi horiek epaia eman arte, eta horrek luzatu egingo du kasu horietan inplikatuta daudenentzako grazia-neurria gauzatzea. Konstituzionalean ez dute aurreikusten sei hilabete baino lehen ebatzi ahal izango dutenik, eta Luxenburgoko gorteak pare bat urte behar izaten ditu.
Fronte politikoa
Epaileez eta magistratuez gain, alderdi politikoek ere badute Konstituzio Auzitegira jotzeko eskumenik. Konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren bidez egin ahal izango dute gutxienez 50 diputatu eta senatari dituztenek, eta horrek, egungo parlamentu-egiturarekin, PP alderdira murrizten du zerrenda posiblea. Autonomia-erkidegoetako gobernuek ere konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, eta popularrek gobernatzen dituzten eskualdeek alderdi horretatik ere mugimenduak egingo dituztela aurreikusten da. Inolaz ere, errekurtso horiek ez dute automatikoki eteten ez amnistiari buruzko legea, ez eta haren aplikazioa ere. Hori lortzekotan, aurkaratzen dutenek beren-beregi eskatu beharko dute kautelazko neurriak ezartzea, eta bermeen gorteak adostu beharko lituzke neurri horiek.
Amnistiaren lege-zirriborroan izen propiorik aipatzen ez bada ere, har-tzaile nagusiak proces delakoaren liderrak dira, bai Auzitegi Gorenak kondenatutakoak, bai atzerrira ihes eginda daudenak ere. Lehen talde horretan daude Junqueras eta Romeva, Turull eta Bassa kontseilari ohiak; indultua jaso bazuten ere, desobedi-tze eta bidegabeko eralgitze delituengatik desgaituta daude, sedizioa indargabetu eta bigarren delitu hori aldatu zuen erreforma penalaren ondoren. Jordi-ak ere barne hartuko ditu desordena publikoagatik zigortutako Sanchez eta Cuixart, eta parlament-eko presidente ohi Forcadell, Rull eta Forn-i ere eragingo die, euren desgaikuntza-zigorrak iraungita badaude ere.
Amnistiak bete betean harrapatuko lituzke, atxilotzeko agindu nazionala duten Puigdemont, Comin eta Puig; baita Suitzan jarraitzen duen Marta Rovira ere. Amnistiaren legea indarrean jar-tzeak berehala utziko lituzke indarrik gabe atxilotzeko agindu nazional horiek, eta, ondorioz, presidente ohia Espainiara itzuli ahal izango litzateke, atxilotua izateko batere arriskurik gabe.