Elkarretaratzea egin zuten atzo Madrilgo Complutense Unibertsitateko (UCM) ikasle, irakasle eta langile hainbatek, unibertsitate horrek Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Díaz Ayusori ikasle kuttunaren aintzatespena luza-tzearen kontra, “faxistak unibertsitatetik kanpora” aldarrikatuz. Berrehun pertsonatik gora elkartu ziren eta hainbat lelo oihukatu zituzten: “Ayusok kuttunetik ezer ez du!”, “Gora osasun-langileen borroka”, “Euro bakar bat gehiago ez pribatuentzat”, eta “Kuttunak kanpoan daude”, besteak beste; eta ahal izan zuten guztia hurbildu ziren, polizia-agenteek gogor hesituta zeukaten Informazio Zientzien eraikinera. Izan ere, soilik fakultate horretako txarteldun ikasleek zuten baimenduta aretora sartzea. Une jakin batean iskanbilarik ere sortu zen, eraikin horretan eskolak hartu arren berariazko akreditaziorik ez zuten Zientzia Politikoetako zenbait ikaslerekin. “Lotsagarria da unibertsitatea militarizatu izana. Izendapen horren izaera guztiz antidemokratikoaren erakusgarri da”, azaldu zuen manifestarien bozeramaile Natalia Lagok.

Testuinguru horretan, Joaquín Goyache errektorearen aurkako hainbat kontsigna ere entzun ziren, esate baterako “Ayusok aiton-amonak hil eta errektoretzak txalo!” . Hortxe aipatzen da, hain zuzen ere, “euren nahierara” egindako izendapen horren aurkako arrazoi nagusietako bat, Lehen Mailako Arretako eta Pediatriako medikuen “greba betean”, eta Osasun publikoaren “likidatzaile nagusia” ohoratuz. “Errektorearen iritziz, kuttuna omen da, gazteok esfortzuaren kulturarik ez dugula esaten duena, esplotatuenak gu geu izanik”, esan zuen manifestari batek. Madrilgo Nuevas Generacioneseko hainbat kide eta PPko diputatu batzuk ere bertaratu ziren, Ayusori babesa eskaintzeko. Protestari garrantzia kendu nahian, “50baino ez dira”, esan zuten.

Ekitaldian bertan, Ikus-entzunezko Komunikazioaren promozioko ikaslerik onenak, Elisa María Lozano Triviñok, lider eskuindarraren izendapena kritikatzeko baliatu zuen bere hitzaldia. “Inork ba al zenekiten aldez aurretik nire izena? Ezetz esango nuke. Ayusorena bai, ordea; eta, ezer egiten al du gure alde?” esan zuen atsekabetuta, ironiaz, jendea marmarrean hasi zelarik: “Titulua eman didanak berak izendatu du Ayuso ikasle kuttun”. “Oso egun tristea da, Ayuso aipatzen dudanean txalo batzuk entzuten ditudalako. Harro nago Conplutenseko ikasle izateaz. Gaurkoa dolu eguna da, eta zorionak eman nahi dizkiet etorri nahi ez zuten arren bertaratu diren irakasleei. Nik neuk ere ez nuen gogorik, baina nire hitzaldia benetan baliatzeko etorri naiz. Informazioaren Zientziak ikasi ditugu, ez desinformazioa. Eta ez dut saria apurtuko, legez kanpokoa omen delako, bestela hautsi egingo nuke eta”.