Kongresuan hizkuntza koofizialen erabateko erabilpena eskatu dute
Podemosek eta subiranistek, tartean EAJk eta Bilduk, diputatuek noiznahi erabili ahal izatea nahi dute
- Unidas Podemosek eta talde soberanistek Kongresuan hizkuntza koofizialen erabilera osoa bermatzeko eskatu dute, -euskara, katalana eta galegoa-, osoko bilkuretako eta batzordeetako parte har-tzeetan, bai eta erregistratutako idazkietan ere. Gaur egun, behe-ganbera, oso une jakinetan bakarrik onartzen da, esate baterako, hitzaldi batean aipu bat azaltzeko; Senatuan, berriz, mozioen eztabaidara eta idazkiak aurkeztera eta argitaratzera mugatzen da erabilpen hori.
Horren jakitun, alderdi moreak, EAJ, EH Bildu, ERC, Junts, CUP, PDeCAT, BNG, Más País eta Compromisekin batera, Kongresuko Araudia aldatzeko proposamena aurkeztu zuen atzo, Kongresuan hizkuntza koofizialak noiznahi erabili ahal izateko. Zehazki, proposamenak Erregelamenduaren 6. artikulua aldatzea planteatzen du, diputatuek “beren autonomia erkidegoetako estatutuetan aitortzen diren hizkuntza ofizialetako edozeinetan esku hartzeko eskubidea izan dezaten osoko bilkuretan eta batzordeetan, bai eta Parlamentuko idazkiak eta agiriak hizkuntza horietako edozeinetan aurkezteko eskubidea izan dezaten”. Gainera, proposamenak Erregelamenduan azken seigarren xedapen berri bat jasotzen du, hizkuntza koofizialetako batean erregistroan aurkeztutako idazkiak Ganberako zerbitzuek gaztelaniara itzul ditzaten, eta idazki horiek Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean, “gutxienez aurkezpen-hizkuntzan eta gaztelaniaz argitara daitezen”.
Xedapen berri horrek adierazten du, halaber, Legebiltzarreko zerbitzuak arduratuko direla osoko bilkuretan eta batzordeetan egindako esku-hartzeak hizkuntza ofizial guztietara aldi berean itzultzeaz; eta bilkura-egunkarian, berriz, “osorik erreproduzituko dira, gutxienez egindako hizkuntzan eta gaztelaniaz”.
Kataluniako Parlamentuak ikasgeletan katalana babesteko lege-proposamena presaz izapidetzea onartu duen egun berean erregistratu da Erregelamenduaren erreforma hori. .
Temas
Más en Política
-
El juez del 'caso Begoña Gómez' cita como investigado al delegado del Gobierno español en Madrid
-
El Consejo de Ministros aprueba la reducción de la jornada sin tener cerrado el apoyo del Congreso
-
Feijóo critica la "arbitrariedad" de someter la opa del BBVA al Sabadell a una consulta pública
-
Jonan Fernández, nombrado asesor del grupo del PNV en las Juntas Generales de Gipuzkoa