"Denborak arrazoia eman digu"
Donostia - Alderdi jeltzaleak politika egiteko modua hain kritikatua izan ostean, "denborak arrazoia eman digu", azpimarratu du Joseba Agirretxea EAJko diputatuak. ETB-1-i eskainitako elkarrizketan EAJko ordezkariak adierazi zuenez, "batzuek politika egiteko modu baten aldeko hautua egin genuen, eta denborak erakutsi digu hori zela bide bakarra".
Agirretxea pozik agertu zen EH Bilduren Madrilgo jarduera politikoa aldatu delako, "gure herriaren-tzat gauzak lortzen badira, beti izango delako hobea", baina gogoratu zuen "beste batzuek urte asko daramatzagula politika mota hori egiten, politika elkarrizketa delako, ez inposaketa; batzuetan ez da nahi duzun guztia lortzen baina beste noizbaiterako uzten jakin behar da, eta beti eman behar da elkarrizketarako aukera".
"Nolabait esateko, eta maitasun osoz diot, EH Bilduk PNVizazio bat izan du bere jarrera parlamentarioan. Denborak erakutsi du, ba-tzuek urte askoan egin dugunari esker, gauzak hobetu egiten direla. Azkenean, hainbeste kritikatu izan duten politika egiteko modu horretara etorri dira. Guk beti esan dugu hori dela bidea, hori dela gauzak egiteko modua; orain, 20 urteko atzerapenarekin, eta jaso duguna jaso ondoren, jarrera aldaketa hori ikusteak zer pentsatua ematen du", adierazi zuen.
Bestalde, EAJko diputatuak aipatu zuen aurreko ostegunean Kongresuan Gobernuak proposatutako gastu-muga babestu izanak ez duela esan nahi Pedro Sanchezen Exekutiboak aurkeztuko duen Aurrekontuen proiektuari ere babesa emango diotenik, eta esan zuen "ikusiko dugu aurrekontuak zer nolakoak diren eta gure eskaerak jasotzen ote dituen".
"Gastu-sabaia gaitu egin behar zen. Aurrerapauso bat izan da. Aurrekontuak nolakoak diren gero ikusiko dugu. PSOEk jakin behar du hori ezinbestekoa zela, eta horregatik egin dugula; baina horrek ez du esan nahi gero dena doan izango denik", ohartarazi zuen.
Amaitzeko, "legez kanpo zegoena transferentzien arloan orain arte egindakoa zen" ziurtatu zuen Agirretxeak, eta nabarmendu du Espainiako eta EAEko gobernuen artean hitzartutako Euskadira transferi-tzeko dauden eskumenen kronograma "ez dela oparia, legea bete-tzea baizik", Estatutua eta Konstituzioa, hain zuzen ere.
Temas
Más en Política
-
El PP de Gipuzkoa critica a Díaz Ayuso por su "falta de respeto total"
-
Sánchez escribe una nueva carta a la militancia: "Sé que la decepción es enorme"
-
Independencia judicial: jueces y fiscales anuncian tres días de huelga en julio contra las reformas de Justicia
-
Feijóo descarta una moción de censura abocada al fracaso y "en la mitad del libro de las corrupciones del sanchismo"