Eneritz Basabe Oliveren kultur gomendioak:
Abesti bat: 'Gure bazterrak' (Mikel Laboa)
Musika talde bat: Janus lester
Liburu bat: 'Mari-mutil handi baten bluesa' (Leslie Feinberg)
Antzezlan bat: 'Kabia'
Film/telesail bat: 'Nimona'
Artista bat: Flavita Banana
Kultur espazio bat: Edozein gaztetxe
Eneritz Basabe Oliver gasteiztarrak betidanik izan du marrazketarako interesa. Txikitan, nonahi izaten zen paper eta estutxe artean ingurukoa marrazten, asmatutako irudiak sor-tzen... magisteritza ikasi zuen unibertsitatean eta hezkuntza formal zein informalean aritu da urte luzez lanean.Barne grin horri jarraika, ilustrazioko goi mailako zikloa ikasi zuen IDarte eskolan. Bertan, herraminta, estilo eta teknika ugari ikasi bazituen ere, baliabide digitala izan zen, dudarik gabe, interes handiena piztu ziona. Esan dezake horrek mila ate zabaldu eta beldur asko kendu zizkiola. Ez du bakarrik digitalean egiten, noski, baina askotan, sortze prozesuan bada ere, lagungarria zaio. Ikasketen ostean, herri mugimendurako afixak zein logoak, hainbat liburuetarako ilustrazioak eta marrazki libre ugari egin ditu. Bere artelanak artisau azoketan saldu eta erakusketetan ere parte hartu du. 2024an Aldrebes izeneko album ilustratua argitaratu zuen, zeinetan hitza eta irudia Eneritzek eginak diren.