Anne Lukin Indie-Pop eszena nazionalean indartsu sartu den kantautore iruindarra da. 18 urterekin Operacion Triunfo musika lehiaketan parte hartu zuen, eta orain, 22 urte dituenean, artista handien errespetua bereganatzen ari da. 2021eko apirilean ekin zion Hasi birari, eta 2022ko otsailean bere proiektu berriaren lehen singlea estreinatu zuen, Ay, pequeña, bizi izan duen eta emakume gazte gisa bizi den paternalismoaren eta infantilismoaren aurkako amorrutik abiatutako ereserkia. Horren ondoren iritsi ziren Ni olvidar eta No quiero kantuak.

Lehenengoan, gizakiari gehien eragiten dion beldurretako bat oinarri hartzen du: ahanztura. Bigarrenean, berriz, maitasuna eta bakardadea bereizten ez jakiteko beldurraz hitz egiten du. Bere lehen abestitik, Salté (2020), nortasun argia eta berezia duela erakutsi du artistak, bere ahotsa pertsonalitaterik handiena duen horietako bat dela erakutsi duen modu berean. Milioika entzute dituzte mundu osoan zabaldutako bere kantuek, eta Zahara, Miss Cafeina edo Berri Txarrak bezalako artistekin kolaboratu izan du. Elkarlanen artean, azkenak oihartzun handia bereganatu du. Duela zenbait egun, Maren abeslari bizkaitarrarekin batera Acostumbrarme abestia kaleratu du. Emakume eta artista diren bi gazteren kexen eta zortearen inguruan hitz egiten du kantuak; eta bertan, munduarekin eta musikaren industriarekin haserre dauden bi artisten hitzak jaso dituzte.

Anne Lukinen kultur gomendioak

Abesti bat:  Marenek eta biok kaleratu dugun Acostumbrarme abestia.

Musika talde bat: Wet Leg.

Barkalari bat: Tulsa.

Liburu bat: Nuestra parte de noche.

Idazle bat: Elena Codes.

Antzezlan bat: Orokorrean inprobisazio saioak ditut gustuko. Kafe antzoki batera joan eta publikoarekin batera sortutakoak.

Telesail bat: Fleabag.

Kultur espazio bat: Irakurketa klubak.