Ander Lacalle (Donostia, 2001) zortzi urte zituenean hasi zen antzerkia ikasten eta geroztik eskola ezberdinetan ibili da; IVIM, Marga Altolagirre, Anima Eskola, etab. “Uste dut artista bat beti egon behar dela bere burua formatzen, bai ikusle bezala eta baita ikasle bezala ere”. Bere bizitza beti egon da arte munduarekin lotuta, ezingo luke bizitza artea eta kulturarik gabe ulertu. Lacallek gitarra jotzen du, abestu eta antzeztu ere bai. ETB1eko ‘Go!azen’ telesailean parte hartu zuenean egin zen ezagun. Geroztik, inoiz baino konprometituago sentitzen da kulturarekin eta gazte sortzaile bezala erakutsi nahi du bere burua. Gaur egun, Gontzal Mendibilen ‘Hazia’ musikalean dabil Lacalle eta Zurriola Antzerki Taldearekin ‘Brianen bizitza’ antzezlanean. Gainera, aurten telebistan agerpentxoren bat egingo duela ere aurreratu du.

Ander Lacalleren kultur gomendioak

Abesti bat: ‘Maravillas’ (Berri Txarrak)

Musika talde bat: Berri Txarrak

Liburu bat: ‘Mr. Señora’ (Oier Guillan) 

Antzezlan bat: ‘Maitasunaren itxiera’ eta ‘Erlauntza’

Pelikula bat: ‘Fight Club’ eta ‘Shrek’

Telesail bat: ‘The office’ eta ‘Breaking Bad’

Kultur espazio bat: Bilboko Pabellón 6 eta Gaztetxo, Donostian