Estitxu Pinatxori (Bera, 1987) txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna, eta hori horrela, ibilbide oparoa egina du jada. Hainbat proiekturi jarri dio ahotsa eta telebista saio batean ere parte hartu zuen, bere ahots berezi eta indartsua lagun. 2019an, 'Haize gorri batek' deitutako bakarkako diskoa argitaratartu zuen. Hitzetan, gizarte gaiak ukitzen ditu eta musikalki, soul edota musika beltzaren ukitu nabarmena du. 2021ean 'Isilik daude harriak' diskoa argitaratu zuen. Bertan historian zehar zentsura jasandako hamar abesti agertzen dira, Harkaitz Canok euskaratu eta Estitxuk musikatu dituenak.

Estitxu Pinatxoren kultur gomendioak:

Abesti bat: Neil Youngen 'Ohio'

Musika talde bat: Pink Floyd

Ahots bat: Beth Hart

Liburu bat: Julia Navarroren 'Dispara, yo ya estoy muerto'

Telesail bat: 'Outlander'

Kultur espazio bat: Berako Kataku ostatua