JOSEBA Sarrionandia luzaroanirudirik gabeko poetaizan dela diote. Euskaldunaskoren begietan eta irudimeneanzuri beltzeko argazki bat,bakarra. Bere faltaren eta bere unibertsoliterarioaren presentzia oparoarenarteko paradoxa bat da Sarri.

Asko dira azken 30 urte hauetanIurretako idazleak irakurleei utzidizkien harribitxi literarioak, askoizan dira ere bere testuak beste kulturdiziplinetara egokitu dituztensortzaileak; besteak beste, bere obratikabiatuta, 130 kantutik gora entzundaitezke: Gose taldeak etaSarrionandiak berak sortutakoGosariak proiektua da horren adibide.Iazko azaroan, berriz, Peru Magdalenaketa Pello Salaberriak JosebaSarrionandia. Han eta hemendokumentala aurkeztu zuten,idazlearen beraren ahotsaz lagundutakokontakizun literario etapertsonal bat.

SARRI, IRUDITAN Orain beste pausubat eman nahi izan dute eta bereobran oinarritutako Gure Oroitzapenakizeneko film kolektiboa ontzenari da Adabaki ekoiztetxea. Diotenez,“Sarri iruditan agertzea” duhelburu pelikulak. “Poeta ez da ezer,bere obra ez bada, eta horregatik,Sarri iruditan jartzeko gure moduabere poemak edo ipuinak zinemaraekartzea izango da”, aurreratu duekoiztetxetik. Proiektua EuskalHerriko eta beste hainbat herrialdetakohamabi zinemagileren piezabanak osatzen dute. “Denek dutenolabaiteko harreman pertsonalaeta afektuzkoa idazlearekin, dela literarioa,dela miresmena?”, dio LutxoEgia Adabakiko kideak. “Azkenean,hurbiltasun bat ageri da eta hurbiltasunhori handitzen joan da,proiektuan murgildu ahala”.

Oskar Alegria, Özcan Alper, AsierAltuna, Mireia Gabilondo, EugèneGreen, Itziar Leemans, Josu Martinez,Fermin Muguruza, Ane Muñoz,Maider Oleaga, Carlos Quintela etaMaialen Sarasua dira filmean lanegiten ari diren zuzendariak. Halaere, Adabakiko arduradunen esanetan,“nortzuk diren baino gehiago,Sarriren mundu literarioari nolaheltzen ari zaizkion baloratu beharradago, zer nolako gogoa eta inplikazioaerakusten dabiltzan proiektuhonetan”.

Aipatutako poema eta ipuin horieninterpretazioa askotarikoa izangodela aurreratu dute ekoiztetxetik.Hala, egile guztiek idazlearen munduaislatuko dute: itsasoa, haurtzaroa,deserrotzea, gerra, maitasuna,noraeza, mina, fantasia, misterioa,iniziazioa, tortura... . Aniztasun handiaizango da gaiei dagokienez etaestilistikoki ere aldeak egongo dira.Aldeak alde, Sarriren mundua osatukozaigula nabarmendu du Egiak.

“Hamabi pieza ikusi beharrean, pelikulaoso bat ikusiko dugu, filmakunitate moduan funtzionatuko du”.Urteak joan urteak etorri, idazleakeraiki duen unibertso aberatsatransmititu nahi dute, fikzioarenbidez. “Gure ustez, oso zinematografikoada. Filma ikustean, jendeakunibertsoa ezagutu eta identifikatubeharko luke”, gehitu du Egiak.

Sarrionandiaren iruditeri literarioanoinarritutako lehen film luzea daGure oroitzapenak. Ideia Kubatikdatorrela azaldu du Egiak. “Sarrirenlaguna den Matxitxak eman zionforma”. Kultura eta, bereziki, musikaarloan ezaguna da Matxitxa, luzaroanhainbat musikariren eta talderenmanagerra izan delako. “Harkekarri zuen ideia Euskal Herrira,zinegile batzuekin bildu eta proposamenaegin zien”. Adabaki ekoiztetxekoekhartu zuten, orduan, filmaaurrera ateratzeko ardura.

Pelikula work in progress faseandago. “Filmatzeko pixka bat falta zaigu,baina muntaia egiten ere ari garadagoeneko eta laster post-produkzioansartuko gara. Prozesuaondo doa, hainbat grabaketa izatendira toki eta baldintza ezberdinetan,baina oso pozik gaude”, kontatu duEgiak, talde osoaren izenean.

Proiektu ezohikoa ontzen ari da lantaldea,izan ere, egitasmo konplexuada honakoa, aurrekontu txikikoa,gainera. Halere, “idazlearen obrafikzio batean biltzeko gogoa nagusituda eta, hartara, proiektua bideragarribilakatu da. Badaude, noski,beste elementu batzuk: hamabi errodaje,hamabi talde, idatzitako adierazpenpoetikoa pantailara eramatea...”,aitortu du Adabakiko kideak.

ASKATASUN OSOZ Lutxo Egiakjakinarazi duenez, Sarrionandiakproiektuaren berri izan du hasieratiketa baita pozik hartu ere, bainaalde batera gelditzea erabaki du.“Guk geuk, ekoizle gisa, eta zuzendariekaskatasun osoa izan dugu uneoro”. Askatasun horren baitan, gainera,zuzendariak nahi izan dutenmoduan hurbildu dira Iurretakoidazlearen obrara. “Batzuek poemabana aukeratu dute; baten batek batbaino gehiago; beste batzuek ipuinakedo nobela baten zati bat hautatudute, eta poema edo ipuinetanez bazegoen toki zehatz hori, asmatuegin dute”.

Euskal Herrian barna ez ezik, Frantzian,Kuban edo Kurdistanen barnabidaiatuko du pelikulak. Gainera,bertako zein atzerriko zinemagileenlanak izanda, pelikulan euskaraizango da nagusi, egile gehienakeuskaldunak direlako, baina bestehizkuntza batzuk ere izango dira,hala nola gaztelera, kurduera,frantsesa eta portugesa.