Síguenos en redes sociales:

Belaunaldi baten kronika

Beraien bizitzari errepasoa eginez, 1975. urteanjaiotako lagun biren komeriak bildu dituzteAne Zabalak eta Galder Perezek ‘Adarretatikzintzilik’ antzezlan nostalgiko eta dibertigarrian

Belaunaldi baten kronikaNINO MONERO

DARRETATIK zintzilikkomedia bat da, “komediasentimental eta nostalgikoa”,zehatz esateko, AneZabala eta Galder Perez beronen sortzaileenesanetan. Bilbotar lagun etaantzerkigile biko honek aspalditikzeukan buruan beraien belaunaldiareninguruko istorio bat osatzea,“belaunaldi baten kronika” izangozena taularatzea. “Gaur egun bizidugun momentua ulertzeko atzokoaribegira jartzeko beharra sentitudugu, eta horregatik du kutsu nostalgikoaobra honek, atzera begira jarrigarelako”, dio Zabalak. Baina, nostalgikoaizan arren, parodia bat ere badaAdarretatik zintzilik, umoretik baitatorerabat. “Badago asmo garbi batbarre egiteko ?agertu du Perezek?,eta, zehazki, geure buruari barre egiteko.Izan ere, gure bizitza komediahutsa izan da momentu askotan etahori azaleratu nahi izan dugu”.

Zabalak eta Perezek antzerkirakomakina bat proiektu ondu dituzteelkarlanean, baina honako hau daoholtzara eramateko biek batera idatziduten lehen testua, elkarrekinegindako bidea parodiatzeko ez ezik,“inoiz baino gehiago elkarrekinbidaiatzen jarraitzeko gogoa etabeharra” ere badutelako, diotenez.Eta gogo eta behar horri tiraka“inoizko lanik autobiografikoena”osatu dute, sekula baino biluziagobaitatoz oraingo honetan. “1975.urtean jaiotako bi lagunen komeriakdakartzagu, baina, finean, gu geugara protagonistak, Ane eta Galder.Aurten bete ditugu 40 urte ?1975ekomaiatzean jaio ginen biok?, eta 40urte betetzeak dakarren krisialdiarekinbatera, pentsatzen hasi garazergatik gauden gauden moduan:senar-emazterik ez, seme-alabarikez, autorik ez, hipotekarik ez... Munduhonetakoak garen ala adarretatikzintzilik bizi ote garen, alegia”,hausnartu dute.

Gogoeta hori oinarrian, jaio zirenetikgaur egunera arte beraien bizitzarenerrepasoa egin dute Zabalaketa Perezek. Argi utzi dute, ordea,asmoa ez dela beraiei buruz hitz egitea,eta, beraien bizitzetan oinarritubadira ere, fikzioa ere badagoela jakinarazidute. “Jolas moduan planteatudugu: gu gara oholtzan ageri direnak,baina fikzioa ere badago. Kontatzendena ze punturarte den gureaeta ze punturarte asmaturikoa, ingurutiklapurtua, horixe da proposatzendugun jolasa”, dio Perezek. Gainera,beraien bizipenek ez ezik, istorioabera kokatzen den garaiko testuinguruaketa kontatzen diren gertakarihistorikoek ere pisua hartzendute, azken 40 urteotan EuskalHerrian eman diren hainbat gertaeraikusten direlarik. “Jendeari ezagunakegingo zaizkio denak ?dioPerezek?, nahiz eta hurbiltasun handiagoasentituko duten gure belaunaldikoek,badaudelako sasoi jakinbateko gauzak, erreferentziak?”.

Dena den, oraina ere hizpide du antzezlanak.Hala, gaur eguneko gizartearenanalisia ere bada Adarretatikzintzilik. Eta, horrekin batera, kritikapuntua ere ageri-agerian dueladiote egileek: “Ziria noraino sartudiguten konturatzeko berrogei urtebete behar izan ditugu askok ?dioZabalak?. Gezur handi bat sinestarazieta mila promesa egin zizkiguten:Ikasi egizu, lizentziatu, ondoprestatu,... etorkizunean norbait izateko.Guk aukera izan dugu hori guztiaegiteko, baina konturatu gara ezdagoela dena gure esku, eta bistanda gaur egun lurrean bizitzea nahikozaila bihurtu dela. Uste dugu adindesberdineko jendea egongo delaados honekin”, iritzi dio Zabalak.

Zabalak eta Perezek haragitzen dituztenbi pertsonaia nagusiez gain,azken hamar urteotako beraien besteobra batzuetako pertsonaien keinuakere ez dira falta antzezlan honetan:igogailutik ateratzeko beldurzirenenak (Elevator), bizitza bizitzekolekua dela ulertzen zutenenak(Honolulu, leku bat), mundua ikustenden moduaren araberako deladakitenenak (8 begi)? “Izan ere, gubezala, pertsonaia hauek ihes egitekobeharra dute, egunerokotik ihes,aspertzen eta nekatzen gaituenetikihes. Bai, askatasunaz ari garelako,berriro ere. Ezinezkoaz. Utopiaz”.

Beran (Nafarroan) estreinaldia eginondotik, datozen asteetarako zenbaitemanaldi lotuak dituzte: Datorrenostiralean, azaroak 20, Ugaonizango da Adarretatik zintzilik ikustekoaukera; hilaren 24an, Gasteizen;eta, abenduaren 4an, Lesakan.