Euskal literaturaren orrialdeetaraitzuli da berriroere Enekoitz RamirezLanbas pertsonaia, Hirihondakin solidoak (Txalaparta)nobelan, Jon Alonso (Iruñea,Nafarroa, 1958) idazlearen eskutik.Camembert helburu liburuanlehen agerraldia egin ostean, etaZintzoen saldoan nobelan berrizazaldu ondoren, “poliki-poliki”pertsonaia doinu baten jabe egitenari dela adierazi du idazleak,eta, doinuaz jabetzearekin batera,“baita autonomia irabazten ere”.

Oraingo honetan, Euskaltzaindianjasotako hainbat mehatxu ikertubeharko ditu Lanbasek, eta, gainera,Bartzelonako edukiontzibatean hilik agertu den unibertsitatekoirakasle eta euskaltzainarenheriotza ere bai. Etakide ohi,preso ohi eta arte salerosle ohiak,besteak beste, poliziak, prostitutak,unibertsitate irakasleak, kazetariaketa euskaltzainak izangoditu bidelagun bere hirugarrenabenturan. Beraz, nobela beltz batosatzeko elementu guztiak bilduditu Alonsok Hiri hondakin solidoaklanean.

Hala ere, istorioa harilkatzenduten gertakariez eta gorabeherezgainera, egungo gizarteari eginikokritikak leku nabarmena dulerroen joan-etorrian. Jon Alonsokadierazi du gizartearen kritikaegitea “literaturaren zeregingorentzat” jotzen zen garaibatekoa dela bera, “gizarteari eginikokritika, eta, batez ere, gizarteanagintzen dutenei egindakokritika”. Baina, autorearen ustez,hori aldatzen joan da, “gizarteanagintzen dutenek lumak eta erresonantzia-kaxak erosten joan ahala”.Alonsok aitortu du orain gustutxarrekoa ematen duela kritika-molde hori erabiltzeak: “Bainamugimendu horiek penduluarenakbezalakoak dira. Itzuli egingodira garai zahar horiek, hondakinizatera gerturatzen garenheinean”.

Nobela beltza kritikaren mesedetanerabili duen galdetuta, baina,argi du Alonsok: “Kontua dahorrelakorik ez zaiola galdetzenliburu batean boterearen diskurtsoarieta ideologiari lotzen zaionari,hark ideologia ez balu bezala,eta haren narrazioa aseptikoabalitz bezala, edukirik edo tesirikez balu bezala”.

Alonsok egiten duen kritiketakobatek euskarari ematen zaionlaguntzaren norabidearekin duzerikusia. “Niri iruditzen zaitaraugintzari eskaintzen zaiola,demagun, euskarari zuzentzenzaizkion baliabide material etapertsonalen %75. Araua egiteariedo araua zaintzeari. Zenbatitzultzaile dago administrazioan edo lan egiten du administrazioarentzat?Ni ere administraziokoitzultzailea naiz, horregatik jartzendut adibide hori. Zenbat jatendu horrek hilabetean aurrekontupublikoetatik? Zer egiten duteitzultzaile horiek guztiek? Ia erabilerapraktikorik gabeko edo osoerabilera-eremu txikiko itzulpencorpus erraldoi bat sortzen dute,h guztiak eta arau guztiak ongizaintzen dituena, hori bai. Zertarakobalio du horrek? Gu itzultzaileokbizitzeko, eta euskarari errespetagarritasunitxura emateko. Ezdira xede txarrak, baina aitortubehar da horretan dirutza gastatzendela, eta gero ez dagoelabaliabide ekonomikorik komikibat paperean argitaratzeko, edoantzerki obra bat muntatzeko, edokalitatezko literatura liburu batbaldintza duinetan itzultzeko”.

Alonsoren iritziz, egoera horrenondorioz, giza-baliabideak erenorabide jakin batean orientatzendira. “Desoreka nabarmena da;eta, pentsa daiteke, sormeneanpixka bat gehiago inbertitukobagenu, beharbada beste helburubatzuk ere lortuko genituzkeela,hizkuntza gehiago erabiltzearekinloturikoak, esaterako, bidean ergatibogutxi batzuk huts egingobagenitu ere”.